Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Albisteak:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Erregistro Zibilak publikoa eta doan izaten jarraituko duela agindu die Catalak Autonomia Erkidegoei

2015(e)ko apirilaren 14a

Justizia Ministro Rafael Catalak, Ministerioaren egoitzan egindako Sektoreko Biltzarrean, Gobernuak bultzatuko dituen proiektu araugileen berri eman die eskumenak transferituta dituzten 12 autonomia erkidegoetako ordezkariei. Proiektu horiek Ministroen kontseiluak onartu ditu eta parlamentura igorriko dira orain.  Sektoreko biltzarrean, besteak beste, Erregistro Zibilaren erreformari buruz... (gehiago irakurri)

Justizia Ministroak udalerrietako ordezkariei adierazitakoaren arabera ezarpen judiziala ez da aldatuko

2015(e)ko urtarrilaren 14a

Rafael Catala Justizia Ministroak, Iñigo de la Serna Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren presidenteari azaldutakoaren arabera, Botere Judizialaren Lege Organikoan (BJLO) ez da ezarpen judiziala aldatuko. Datozen asteetan Ministroen Kontseiluak BJLOren erreforma onartuko du. Batzarrean,barruti judizialek bere horretan jarraituko dutela, eta aurreikusitako notarioen... (gehiago irakurri)

Justizia Erregistratzaileekin hitz egiten hasi da, Erregistro Zibila hobetzeko asmoz

2014(e)ko urriaren 27a

Rafael Catala Justizia ministroa, Jabetzaren,  Ondasun Higigarrien eta Merkataritza-arloko, Espainiako erregistratzaileekin batzartu da, Erregistro Zibila hobetzeko batzorde misto bat eratzeko elkarrizketei ekiteko asmoz. Horren bidez, zerbitzuak doan izatea, erregistroko datuak estatuarenak izatea eta datuok babes maila gorena izatea bermatu nahi du Catalak. Kongresuaren Justizia... (gehiago irakurri)

Haurdunaldi subrogatu bidez atzerrian jaiotako haurrak espainiako erregistroetan inskribatzeko aukera egongo da

2014(e)ko uztailaren 11a

Gobernuak haurdunaldi subrogatu bidez atzerrian jaiotako haurrak espainiako erregistroetan inskribatzeko legedia egokituko duela iragarri du.  Aste honetan Justizia Ministerioaren ordezkariek “Gure seme-alabak dira” elkartearekin batzartu ostean iragarritako berria da. Konpromisoaren arabera,  ekainaren 13an onartu zen Erregistro Zibilaren Legea erreformatuko da,... (gehiago irakurri)

Merkataritza-erregistratzaileek kudeatuko dute Erregistro Zibila

2014(e)ko ekainaren 26a

Gobernuak iragarritakoaren arabera, merkataritza-erregistratzaileek kudeatuko dute Erregistro Zibila. Merkataritzako eta zibil arloko erregistratzaileak izatera pasako dira, eta ziurtagiri eta espediente guztiak doan izapidetuko dituzte. Gobernuak merkataritza erregistratzaileak aukeratu ditu eta idazkari judizial eta jabegoaren erregistratzaileen aukerak alde batera utzi ditu; horretarako... (gehiago irakurri)