Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Albisteak:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Justizia Erregistratzaileekin hitz egiten hasi da, Erregistro Zibila hobetzeko asmoz

2014(e)ko urriaren 27a

Rafael Catala Justizia ministroa, Jabetzaren,  Ondasun Higigarrien eta Merkataritza-arloko, Espainiako erregistratzaileekin batzartu da, Erregistro Zibila hobetzeko batzorde misto bat eratzeko elkarrizketei ekiteko asmoz. Horren bidez, zerbitzuak doan izatea, erregistroko datuak estatuarenak izatea eta datuok babes maila gorena izatea bermatu nahi du Catalak. Kongresuaren Justizia... (gehiago irakurri)

Haurdunaldi subrogatu bidez atzerrian jaiotako haurrak espainiako erregistroetan inskribatzeko aukera egongo da

2014(e)ko uztailaren 11a

Gobernuak haurdunaldi subrogatu bidez atzerrian jaiotako haurrak espainiako erregistroetan inskribatzeko legedia egokituko duela iragarri du.  Aste honetan Justizia Ministerioaren ordezkariek “Gure seme-alabak dira” elkartearekin batzartu ostean iragarritako berria da. Konpromisoaren arabera,  ekainaren 13an onartu zen Erregistro Zibilaren Legea erreformatuko da,... (gehiago irakurri)

Merkataritza-erregistratzaileek kudeatuko dute Erregistro Zibila

2014(e)ko ekainaren 26a

Gobernuak iragarritakoaren arabera, merkataritza-erregistratzaileek kudeatuko dute Erregistro Zibila. Merkataritzako eta zibil arloko erregistratzaileak izatera pasako dira, eta ziurtagiri eta espediente guztiak doan izapidetuko dituzte. Gobernuak merkataritza erregistratzaileak aukeratu ditu eta idazkari judizial eta jabegoaren erregistratzaileen aukerak alde batera utzi ditu; horretarako... (gehiago irakurri)

Gobernuak jaiotza eta heriotza inskripzioak ospitalean egitea eta enkante judizialak BOEren web atariaren bidez egitea onartu du

2014(e)ko ekainaren 19a

Gobernuak jaio berriak eta heriotzak osasun zentroetan elektronikoki izapidetzeko Lege Proiektua onartu du. Neurri berriarekin, gurasoek ez dute Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan beharrik izango jaio berria inskribatzera. Horretarako, erditzean parte hartu duten sendagileek eta gurasoek inprimaki ofiziala sinatuko dute. Inprimakiaren bidez jaiotza egiaztatuko da, eta ondoren,... (gehiago irakurri)

Gobernuak sefardiei espainiako nazionalitatea emateko lege proiektua onartu du

2014(e)ko ekainaren 10a

Gobernuak Kode Zibileko 21. Eta 23. artikuluak aldatuko dituen lege proiektua onartu du, sefardiek nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez arinago eskuratu dezaten. Erreformaren arabera, iberoamerikako biztanleek bezala, nazionalitate bikoitza eduki ahal izango dute, eta aurretik zuten nazionalitateari eutsi ahal izango diote. Gaur egun, sefardiek espainiako nazionalitatea eskuratzeko bi... (gehiago irakurri)