Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Albisteak:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Bizilekuagatik nazionalitatea eskuratzeko prozeduraren izapidetzea berriz hasi da

2020(e)ko martxoaren 30a

Bizilekuagatik nazionalitatea eskuratzeko prozeduraren izapidetzea berriz hasi da

Justizia Ministerioak baimena eman du, Segurtasuneko eta Fede Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, bizilekua oinarritzat hartutako eskaerei eta baita jatorriz espainiarrak diren sefardien nazionalitate-eskaeren izapidetzeei berriz ekiteko. Izapidetze horiek alarma egoeraren ondorioz etenda zeuden.    Ebazpenaren bitartez gelditze horrek eragin zitzakeen zenbait ondorio... (gehiago irakurri)

Erregistro Zibilaren ordutegia handituko da, alarma egoerak irauten duen bitartean heriotzak inskribatzeko eta ehorzketa-lizentziak emateko

2020(e)ko martxoaren 25a

Erregistro Zibilaren ordutegia handituko da, alarma egoerak irauten duen bitartean heriotzak inskribatzeko eta ehorzketa-lizentziak emateko

Justizia Ministerioak, Krisiaren Koordinazio Batzordeko autonomia erkidegoetako Administrazioekin, BJKNkin eta EFNkin adostuta ebazpena igorri du. Horren arabera, alarma egoerak irauten duen bitartean erregistro zibilak asteko egun guztietan egongo dira irekita, goizez ohiko ordutegian eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara, oinarrizko zerbitzuak diren heriotza-inskripzioak eta... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko

2019(e)ko irailaren 11a

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko

Gobernu-kontseiluak onartu du 459.325 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude: Biztanle 1 eta 499 bitartean: 750€ 500 eta 999 bitartean: 875€ 1.000 eta... (gehiago irakurri)

Dibortzioak eta banantzeak % 4,3 jaitsi dira EAEn

2018(e)ko abenduaren 18a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) argitaratutako azken datuen arabera, Euskadi da dibortzio eta banantze kopuru txikiena duen autonomia erkidegoa (mila biztanleko 3,4). Gainera, banantze eta dibortzio demanda kopurua % 4,3 jaitsi da iazko epe berdineko datuekin alderatuz gero. BJKNk argitaratutako azken datuen arabera, uztaila eta iraila artean Euskadin 749 banantze eta dibortzio... (gehiago irakurri)

Erregistro Zibiletan transexualen izen-aldaketa eskaera guztiak onartzen dituzte

2018(e)ko urriaren 26a

Erregistro Zibiletan transexualen izen-aldaketa eskaera guztiak onartzen dituzte

Urriaren 24az geroztik, adinez nagusi diren herritarrek eta emantzipatutako adingabe guztiek edozein erregistro zibiletan dute euren genero identitatearekin bat datorren izen-aldaketa eskatzeko aukera.    Aukeratutako izena euren sexu-identitatearekin bat datorrela aitortu besterik ez dute egin behar. Adingabeen guraso edo legezko tutoreek ere eska dezakete aldaketa,... (gehiago irakurri)