Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Botere Judiziala

Albisteak:  Botere Judiziala

Piņeirok EAEko Auzitegi Nagusiko jarduneko presidente-lanean jarraituko du

2010(e)ko uztailaren 30a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN-k) ez du adostasunik lortu bete gabe jarraitzen duen datozen bost urteetarako EAEko Auzitegi Nagusiko presidente-postua betetzeko. Oraingoz, Fernando Ruiz Piñeiro magistratuak jarraituko du EAEko Auzitegi Nagusiko jarduneko presidente-lanean. Bigarren deialdi honetan lau izangai aurkeztu dira hutsik dagoen postu horretarako: Fernando Ruiz... (gehiago irakurri)

Auzitegi Gorenak Ate Irekien Astea egingo du azaroaren 18tik 22 arte

2010(e)ko uztailaren 30a

Auzitegi Gorenak Ate Irekien IV. Jardunaldiak egingo ditu azaroaren 18tik 22 arte "Justizia, zure zerbitzura" lelopean; helburua estatuko jurisdikzio-organo goreneko Justizia Administrazioaren eguneroko errealitatea herritarrei hurbiltzea da. Non: Justizia Jauregian. Villa de Paris plazan (Marqués de la Ensenada kaletik sartuta). Madril. Ordutegia: Goizeko 10etatik arratsaldeko... (gehiago irakurri)

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Justizia Administrazioa euskalduntzeko dekretua

2010(e)ko uztailaren 30a

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEANek) atzera bota ditu Ibarretxeren Gobernuak 2008an onartutako epaitegietako langileak euskalduntzeari buruzko dekretuaren hainbat artikulu. Araudiak, Gobernu Zentralak aurkaratu zuenak, idatziak bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz, idaztera behartzen zuen, besteak beste. Patxi Lopezek adierazi du Eusko Jaurlaritzak EAEANeko Administrazio... (gehiago irakurri)

Epaileen grebaren segimenduko datu ofizialak

2010(e)ko uztailaren 30a

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak grebaren segimenduko behin betiko datu ofizialak eman ditu. Grebarako deia epaileen elkarte batek egin zuen eta datuak Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteek bidali dituzte, epaile dekanoen lankidetzarekin. Une honetan jardunean ari diren 4.543 epaile eta magistratutatik 1.071k parte hartu dute greban, hau da, epaile eta magistratu guztien %23,57k.... (gehiago irakurri)

EAEko 42 epailek parte hartu zuten Epaileen Elkarte Profesionalak deitutako greban

2010(e)ko uztailaren 30a

Euskal Autonomia Erkidegoko lau epailetatik batek parte hartu zuen Epaileen Elkarte Profesionalak urriaren 8rako deitutako greban; grebaren bitartez protesta egiteko arrazoia Justizia Ministerioaren eta elkarte judizialen arteko adostasunik lortu ez izana izan da. Espainiako gainontzeko erkidegoetan, lanuztea ehuneko 23koa izan da. Gaur egun jardunean ari diren 4.543 epaile eta magistratutatik... (gehiago irakurri)