Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Botere Judiziala

Albisteak:  Botere Judiziala

Caamañok berriz adierazi du ez dagoela urriaren 8rako deituta dagoen epaileen greba egiteko arrazoirik

2010(e)ko uztailaren 30a

Justizia ministroak, Francisco Caamañok, berriz azpimarratu du "ez dagoela arrazoirik datorren urriaren 8rako aurreikusita dagoen epaileen eta magistratuen greba-deiarekin aurrera jarraitzeko", izan ere, bere zuzendaritzapean dagoen Sailak elkarrizketarako borondate handia erakutsi baitu, eta Kongresuan "adostasun nabarmena" izan baitu. Caamañok Nueva... (gehiago irakurri)

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Justizia Ministerioak eta Fiskaltza Nagusiak epaitegi guztien arteko elkarlotura lortzeko hitzarmena sinatu dute

2010(e)ko uztailaren 30a

Auzitegi Nagusiko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, Carlos Dívarrek, Justizia Ministroak, Francisco Caamañok, eta Estatuko Fiskal Nagusiak, Cándido Conde-Pumpidok, Elkarreragingarritasuneko eta Segurtasuneko Eskema Judizialeko Plana abian jartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan. Plan horren bitartez... (gehiago irakurri)

Divarrek Gorena eguneratu eta nazioko ekonomia dinamiza dezan eskatu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lehendakaria den Carlos Divarrek esaktu du Auzitegi Gorena "egunera dadin" eta nazioko ekonomia dinamiza dezan "krisi garai honetan". Divarrek Auzitegien irekiera ekitaldian parte hartu du eta epaileei eskatu die zuhurtziaz eta tinkotasunez jokatzeko "jurisdikzioaren lanaren ezaugarri diren adoregabezi eta... (gehiago irakurri)

Kaleratzeek %31 gora egin zuten 2009an

2010(e)ko apirilaren 28a

BJKN

2009an lan-arloko epaitegiek guztira 135.335 kaleratze izapidetu zituzten, aurreko urtean baino %31,5 gehiago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak; (BJKNk) emandako datuen arabera.