Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Gobernuak Borondatezko Jurisdikzioari buruzko Legea onartu du

2013(e)ko azaroaren 07a

Aste honetan Borondatezko Jurisdikzioari buruzko Legearen aurreproiektua onartu da. Arau  horren helburua  organo judizial batek parte hartzea behar duten gatazkarik gabeko  prozedurak erraztea eta eguneratzea da. Onartutako testuan borondatezko jurisdikzioa zer den zehaztuta dator; horren arabera, kasu batzuetan espedienteak epaile edo idazkariek epaitegietan izapidetuko dituzte,... (gehiago irakurri)

Gobernuak Delituaren Biktimaren Estatutua onartu du eskubide eta berme prozesalak indartzeko

2013(e)ko urriaren 28a

Aste honetan Delituaren Biktimaren Lege Organikoaren aurreproiektua onartu da. Estatutu berria eskubide prozesal eta prozesuz kanpoko eskubideen katalogo bat da, eta  delitu mota guztietako biktima zuzenak eta zeharkakoak hartzen ditu bere baitan. Testuak berrikuntza nabarmena du: eskubideak biktima guztiei aitortzen dizkie, prozedura judizialean parte hartzen badute zein hartzen ez badute... (gehiago irakurri)

Gobernuak Zigor Kodearen erreforma onartu du

2013(e)ko irailaren 23a

Ministroen Kontseiluak Zigor Kodearen erreformarako Lege-Proiektua onartu du. Orain arte egindako erreformarik handiena izango da, testu berriak zigor-sistema berrikusten duelako. Berrikuspenaren helburua, delinkuentzia mota berriei, berrerortze anitzen kasuei eta delitu larrienei erantzuna ematea da.  Testua XXI. mendeko delitu motei egokituta dago eta horietako asko alde teknikotik... (gehiago irakurri)

Ustelak jazartzeko helburuarekin araudian aldaketak egingo dituela iragarri du Gallardonek

2013(e)ko irailaren 19a

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia Ministroak, ustelkeriari aurre egiteko Zigor Kodearen  erreformaren lege-proiektuan hainbat aldaketa egingo dituela iragarri du. Datozen asteetan Gorteetara bidaliko den testuaren helburua, ustelek izan duten “zigorgabetasunari” aurre egitea eta baliagarri izan zaizkien “alde ilunak” ekiditea da. Araudian aurreikusita dauden aldaketen... (gehiago irakurri)

Audientzia Nazionalak tasa judizialen inkonstituzionaltasuna mahai gainean jarri du

2013(e)ko irailaren 11a

Audientzia Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salak, Tasa Legea Konstituzioaren kontrakoa izan daitekeela planteatu du, herritarrek zerbitzu publiko hori eskuratzeko duten eskubidea baldintzatu dezakeelako.  Magistratuek Justizia Administrazioaren gastuak ordaintzeko helburua “zilegi” dela uste dute, baina tasak ez ordaintzeak dituzten ondorioek justiziara sarbidea... (gehiago irakurri)