Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Balio gabeko jarduerek, akats judizialek eta epai irmoen berrikuspenek ez dute tasa judizialik ordainduko

2014(e)ko urtarrilaren 14a

Zerga Zuzendaritza Orokorrak iragarritakoaren arabera, jarduera baliogabeek, akats judizialek eta epai irmoen berrikuspenek ez dute tasa judizialik ordainduko; erabakia loteslea da, eta ondorioz, ez da tasa judizialik ordainduko ez zibil arloan, ez administrazioarekiko auzien arloan, ez eta lan arloan ere. Erabakia Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak hartu du, Espainiako Abokatuen... (gehiago irakurri)

Gobernuak Abortuaren Lege Berria onartu du eta Epekako Legea bertan behera utzi du

2013(e)ko abenduaren 27a

Mariano Rajoyren Gobernuak Abortuaren Legea edo umekiaren bizitzeko eskubidearen eta haurdunaren eskubideen babeserako Lege Organikoaren Aurreproiektua onartu du. Arau berriak aurretik zegoen Epekako Legea baliogabe utzi du. Lege berriaren arabera, beste aldaketa batzuen artean, adingabeek gurasoen oniritzia izan beharko dute abortatzeko, eta emakumeek ez dute zigorrik jasoko... (gehiago irakurri)

Gobernuak Zibil- eta Merkataritza-arloko Bitartekaritza Legea garatzeko bitartekarien erregistroa sortu du

2013(e)ko abenduaren 17a

Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu berria onartu du. Horren bidez,  Zibil- eta Merkataritza-arloko Bitartekaritza  5/2012 Legea, uztailaren 6koa, garatuko da.  Neurri horrekin, Gobernuak bitartekariaren lana indartu nahi du; bera baita gatazkak konpontzeko prozeduraren arduraduna, eta Justizia Administrazioak eskaintzen duen zerbitzu horren oinarrizko zutabea. Hauek dira,... (gehiago irakurri)

16 urtetik beherako norbanakoen hilketei eta terrorismo delituei zigor bera ezarriko zaie, Zigor Kode berriaren arabera

2013(e)ko abenduaren 11a

Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak eta Elda Moreno Europar Batzordeko Genero eta Giza Duintasuna sailaren zuzendariak, Justizia eta Haurtzaroa V. Topaketen hasiera ekitaldian parte hartu dute. Topaketa horietan, haurrei laguntza ematera zuzendutako arlo guztietan lan egiten duten adituak bilduko  dira; hasiera ekitaldian, azkenengo urtebetean haurren babesa areagotzeko abian... (gehiago irakurri)

Konkurtsoen Erregistro Publikoa arautzeak gardentasuna eta segurtasun juridikoa bermatuko ditu

2013(e)ko azaroaren 19a

Aste honetan Konkurtsoen Erregistro Orokorra arautuko duen Errege Lege-Dekretua onartu da. Dekretuak hartzekodunen konkurtsoen izapidetza  eta horien emaitzak iragartzea du helburu. Era horretara, gardentasuna eta segurtasun juridikoa bermatu nahi dira. Konkurtsoen Erregistro Publikoa Justizia Ministerioaren ardurapean egongo da eta Espainiako Jabetza, Ondasun Higigarrien eta Merkataritzako... (gehiago irakurri)