Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Abokatuek Doako Justiziaren Lege Proiektu berria gaitzetsi dute herritarren defentsarako eskubidea urratzen duelako

2014(e)ko martxoaren 04a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak, aurreko ostiralean Ministroen Kontseiluak onartutako Doako Justiziaren Lege Proiektu berria gaitzetsi du. Abokatuen ustetan, arauak Doako Laguntza Juridiko zerbitzua larregi burokratizatuko du eta beharrezko ez diren gastuak sorraraziko ditu. Gainera, Kontseiluak esandakoaren arabera, Lege Proiektuak ez du ez abokatuen lana ez eta Elkargoen lana... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritzak eta espainiako Gobernuak Kosten Legeari buruzko ituna egin dute eta ez dute Konstituzio Auzitegira joko

2014(e)ko martxoaren 03a

Itsasbazterraren babes eta erabilera jasangarriari buruzko eta uztailaren 28ko 22/1988 Legea, Kostaldeei buruzkoa, aldatzen duen maiatzaren 29ko 2/2013 Legearen aurkako inkonstituzionaltasun-errekurtsoa ez aurkeztea ekarriko duen itun bat sinatu dute gaur Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Espainiako Ogasun eta Herri Administrazioetako ministro Cristobal... (gehiago irakurri)

Terrorismoaren biktimek eta gabeziak dituzten norbanakoek Doako Justizia eskatu ahal izango dute

2014(e)ko otsailaren 27a

Gobernuak Doako Justiziaren Lege Proiektua onartu du. Legeak, lehen aldiz  –eta diru sarrerak kontutan hartu gabe-onuradun bezala jaso ditu hurrengo elkarte eta erakundeak: terrorismoaren biktimen elkarteak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak, gabeziak dituzten pertsonen elkarteak, Gurutze Gorria, Gizarte Segurantza eta Enpleguko Zerbitzu Publikoaren erakunde... (gehiago irakurri)

Sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratu ahal izango dute jatorrizko nazionalitatea galdu gabe

2014(e)ko otsailaren 12a

Gobernuak Kode Zibileko 23. artikulua aldatuko duen Lege Aurreproiektua onartu du, sefardiek nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez arinago eskuratu dezaten. Erreformaren ondorioz nazionalitate bikoitza eduki ahal izango dute; hau da, jatorrizkoa ere mantenduko dute. Gaur egun, sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratzeko  bi aukera hauek dituzte:  Espainian bi urtez bizi izan... (gehiago irakurri)

Gallardonek Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkie idazkari judizialen elkarteei

2014(e)ko urtarrilaren 14a

Gallardonek Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkie idazkari judizialen elkarteei

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa idazkari judizialen elkarte nagusietako bozeramaleekin bildu da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren nondik-norakoak zeintzuk diren azaltzeko. Batzarraren ostean, Lege Organikoak, epaitzeko zein betearazteko orduan,  epaile eta magistratuen independentzia bermatu behar duela adierazi du Justiziako buruak. Gainera, lan hori eta... (gehiago irakurri)