Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Abokatuek herritarrei ordaindu beharreko tasa judizialak kentzeko eskatu dute Legearen bigarren urteurrenean

2014(e)ko azaroaren 21a

Bi urte bete dira Tasa Judizialen 10/2012 Legea Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zenetik, eta beste behin,  abokatuek “Tasa Judizialak berehala kentzeko” eskatu dute, “aberatsentzako eta pobreentzako justizia ezberdin bi onetsi dituelako, eta herritar askori justiziara sarbidea eragotzi dielako”. Bi urte hauetan zehar, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia... (gehiago irakurri)

Botere Judizialaren lege Organikoaren Aurreproiektuak Justiziara sarbidea eragozten du MLBNn arabera

2014(e)ko azaroaren 07a

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Botere Judizialaren lege Organikoaren Aurreproiektuari buruzko txostena argitaratu du aste honetan. Lege berriak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa ordezkatuko du. MLBNn arabera, erreforma sakona bada ere, Aurreproiektuan jasotako testu berriak ez du orain artekoarekin errotik apurtzen. Gainera, zenbait kasutan depositua jarri... (gehiago irakurri)

Betiko kartzela zigorra -berrikusteko aukerarekin- legegintzaldi honetan onartuko dela esan du Catalak

2014(e)ko urriaren 24a

Rafael Catala Justizia Ministroak, parlamentuan izapidetze prozesuan dagoen Zigor Kodearen Lege Proiektuan aurreikusitako betiko kartzela zigorra -berrikusteko aukerarekin-  legegintzaldi hau amaitu aurretik onartzeko konpromisoa adierazi du. Hori adierazi dio, aste honetan egindako batzarrean, AVTren presidente den Angeles Pedrazari. Ministerioak zigorrak osorik betetzearen alde Gobernuak... (gehiago irakurri)

Notariotzek bi alderdiek adostutako ezkontza eta dibortzioak gauzatu ahalko dituzte

2014(e)ko abuztuaren 06a

Bikote bat

Pasa den ostiralean onetsitako Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen proiektuak hala xedatzen du. Elizatik ezkondu ahal izateaz gain, orain posible izango da notarioaren aurrean ezkontzea, bai Udaletxeetan eta bai Erregistro Zibiletan. Era berean, elkarrekin adostu ostean banandu edo dibortziatu nahi duten pertsonek epaitegira zein notariotzara jo ahalko dute, betiere tartean adin txikiko... (gehiago irakurri)

Argi berdea delituen biktimentzako estatutu berriari

2014(e)ko abuztuaren 05a

Emakume pentsakor

Biktimaren Estatutuaren lege-proiektua, joan zen ostiralean onetsitakoa, prozesuko eta prozesutik kanpoko eskubideen katalogo zabala da, delitu baten ondorioz kalte fisiko, moral edo ekonomikoa jasan duten pertsona guztientzat; gainera, pertsona horien senideak ere biktimatzat hartzen ditu. Biktimen eskubide berrian artean, hau dago: biktimek erasotzailearen baldintzapeko askatasunaren aurkako... (gehiago irakurri)