Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Lisboako Ituna Espainiak Justizia hobetzeko inoiz izan duen aukerarik onena dela adierazi du Carnicerrek

2009(e)ko abenduaren 16a

Espainiako Abokatuen Elkarte Nagusiko (EAEN)lehendakaria den Carlos Carnicerren iritziz, aurreko abenduaren 1ean indarrean jarri zen Lisboako Ituna "Espainiak Justizia hobetzeko inoiz izan duen aukerarik onena da". Carnicerren esanetan Lisboako Itunari esker, Espainia "behingoz besteekin batera abiatuko da" eta justiziaren modernizazioari eman nahi dion bultzada Europarekin... (gehiago irakurri)

Kongresuak atzerritarrei buruzko lege berria onartu du

2009(e)ko azaroaren 30a

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak oniritzia eman dio, aldeko 180 botorekin, Atzerritarrei buruzko Legea aldatzeari; talde sozialistaren, CiUren eta Coalición Canaria-ren babesa, eta Ganberaren kontrako botoa (163 boto kontra eta 3 abstentzio) izan ditu, "La Ley" egunkari juridikoak jasotzen duenez. Arau berriarekin 60 egunetara zabalduko da etorkin bat kanporatzeko zain... (gehiago irakurri)

Estatuko Abokatutzaren Kontseilu Nagusia pozik dago Atzerritartasun Legeak izan dituen hobekuntza batzuekin, baina kezkatuta dago oinarrizko eskubideei eragiten dien alde batzuengatik

2009(e)ko azaroaren 06a

Estatuko Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak, Atzerritartasunaren Azpibatzordearen bitartez, bere poza erakutsi du 4/00 LOk, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoak (hau da, Atzerritartasun Legeak), Diputatuen Kongresuan onartua izan ondoren, testuan zenbait hobekuntza izan dituelako. Kontseiluak, dena den, kezka ere agertu du pertsonaren... (gehiago irakurri)