Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Berdintasunerako Ministerioak Tratu Berdintasunerako eta Arraza edo Etnia Jatorriko Bereizkeriaren Kontrako Kontseilua eratu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Bibiana Aido Berdintasunerako ministroa Tratu Berdintasunerako eta Arraza edo Etnia Jatorriko Bereizkeriaren Kontrako Kontseiluaren eraketan buru izan da. Kontsulta-organo hau Europako Batasuneko Berdintasunerako Zuzendaritzetan jasota dago. Beronen funtzioak honako hauek izango dira: arraza edo etnia bereizkeria jasan duten pertsonei beraien erreklamazioak izapidetzen laguntzea, ikerketak egitea... (gehiago irakurri)

Berdintasun Ministerioak abian jarri du Enpresa Eremuko Berdintasun Bereizgarria, alor honetako jardunbide egokiak nabarmenduko dituena

2010(e)ko uztailaren 30a

Enpresa Eremuko Berdintasun-bereizgarria

Ministroen Kontseiluak onartu egin du, Berdintasun Ministerioak proposatuta, "Enpresa Eremuko Berdintasun Bereizgarria"ren esleipena eta erabilera arautzen duen Errege Dekretua. Bereizgarri hori emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunerako Legearen 50. artikuluan dago jasota. Bereizgarri hori berdintasuneko bikaintasun-ikur bat da, eta pizgarri izango den ikur horren bitartez... (gehiago irakurri)

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Justizia Administrazioa euskalduntzeko dekretua

2010(e)ko uztailaren 30a

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEANek) atzera bota ditu Ibarretxeren Gobernuak 2008an onartutako epaitegietako langileak euskalduntzeari buruzko dekretuaren hainbat artikulu. Araudiak, Gobernu Zentralak aurkaratu zuenak, idatziak bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz, idaztera behartzen zuen, besteak beste. Patxi Lopezek adierazi du Eusko Jaurlaritzak EAEANeko Administrazio... (gehiago irakurri)

Arbitraje erreformaren lege-proiektu berriak lan-karga eta gastuak murriztuko dizkie auzitegiei

2010(e)ko uztailaren 28a

Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrean arbitraje eta erakunde arbitrajearen erregulazio legearen erreforma egiteko Lege-proiektua onartu du.Arau horren helburua gatazkak edo eztabaidak ebazteko aukerako sistemak bultzatzea da. Modu horretan lan-karga eta gastuak murriztuko lirateke auzitegietan. Era berean, laudo ebazpenarekin arintasun eta adostasun handiagoa du, parte bakoitzak aukeratu... (gehiago irakurri)