Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Beste urrats bat, desgaitasuna duten pertsonek beren gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntzak izan ditzaten

2021(e)ko maiatzaren 24a

Pertsona bat gurpildun aulkian

Diputatuen Kongresuak desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala erreformatzeko lege-proiektua onartu du. Lege berriak desgaitasunen bat duten pertsonei juridikoki jarduteko behar dituzten laguntzak ematen dizkie, hau da, desgaitasunik ez duten pertsonen gaitasun juridiko berdina aitortzen die. Horretarako, kontzeptu hauek ezabatu... (gehiago irakurri)

Euskadiko erregistro zibilak lege berrira egokituko dira

2021(e)ko maiatzaren 04a

Bi familia-liburu

Apirilaren 30ean Erregistro Zibilari buruzko apirilaren 28ko 6/2021 Legea sartu zen indarrean; Lege berriak 2011ko Legearen zenbait alderdi birdefinitzen ditu, eta horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Zibilak egokitzeko prozesuan daude.   Egingo diren aldaketen artean, lehenik eta behin, Lege berriak ezartzen du Erregistro Zibilaren arduraduna Justizia Administrazioaren... (gehiago irakurri)

Aurretiazko ezkontza-akta notarioek izapidetu ahal izango dute

2021(e)ko apirilaren 27a

Ezkontza eraztun bi elkarren ondoan

Apirilaren 30ean Kode Zibilaren erreforma eta Erregistro Zibilaren Legea sartuko dira indarrean; data horretatik aurrera, notarioek ezkontza egin aurreko espedienteak baimendu ahal izango dituzte. Data horretatik aurrera notarioek etorkizuneko ezkongaiek ezkontzeko duten gaitasuna egiaztatzeko ezkonzteko eragozpenik ez dagoela eta ezkontza simulatua ez dela egiaztatzeko eskumena izango dute.... (gehiago irakurri)

Kongresuak Haurren lehen Legea onartu du

2021(e)ko apirilaren 16a

Haur txiki bi kalean jolasean lasterka

Haurren lehen Legea onartu dute ostegun honetan Kongresuan. Lege berri honek haur eta nerabeen eskubideak edozein indarkeria motaren aurrean defendatzen ditu, eta biktimen sentsibilizazio, detekzio, babes eta erreparaziorako neurriak jasotzen ditu. Elena Ayarzak, Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoko arduradunak, modu positiboan baloratu du Legea, eta azpimarratu du duela hamarkada bat baino... (gehiago irakurri)

Erregistro Zibilaren Legea aldatzeko lehen urratsa eman du Kongresuak

2021(e)ko martxoaren 17a

Justiziako langilea bulegoan eserita lanean

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzen duen lege-proposamena aste honetan bozkatu dute. Testuak aldeko 279 boto jaso ditu, eta 2011n onartutako Erregistro Zibilaren Legea aldatuko du, baina "vacatio legis" egoeran jarraitzen du, zailtasun tekniko eta teknologikoa dela eta; hori dela eta, proposamena egin duen taldearen asmoa da arau hori 2021eko apirilaren... (gehiago irakurri)