Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Betiko kartzela zigorra-berrikusteko aukerarekin- Konstituzioaren aurkakoa dela errepikatu du Espainiako Abokatutzak

2015(e)ko urtarrilaren 27a

Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak, aste honetan Zigor Kodearen izapidetzearen baitan Diputatuen Kongresuan onartutako betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin- Konstituzioaren aurkakoa dela uste du. Zigor Kodearen erreformarako Izapidetze prozeduraren baitan abokatuek aurkeztutako alegazio guztietan, betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin , zein ez-... (gehiago irakurri)

Urtea amaitu aurretik legegintzaldiko erreforma nagusiak onartuko direla iragarri du Catalak

2014(e)ko abenduaren 04a

Rafael Catala Justizia ministroak legegintzaldi honetako erreforma nagusiak urtea amaitu aurretik onartuko direla iragarri du: Prozedura Kriminalaren Legearen eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformak, hain zuzen ere. Prozedura Kriminalaren Legearen erreformak, prozedura judizialak arintzea eragingo du - makro-prozesuak, bereziki- ; horrez gain prozedura kriminaleko ikerketarako... (gehiago irakurri)

Lapurretak saihesteko izapidetzen ari den Zigor Kode berria enpresariei eskaini die Catalak

2014(e)ko azaroaren 24a

Rafael Catala Justizia ministroak aste honetan Kontsumo Handiko Enpresen Elkartea osatzen duten 25.000 enpresei parlamentuan izapidetzen ari den Zigor Kodearen erreforma eskaini die, jabegoaren aurka jasaten ari diren delituei aurre egiteko. Kontsumo Handiko Enpresen Elkartearen XVII. Mintegiaren irekiera ekitaldian, ministroak berrerortze kasuei eta delitu larriei aurre egiteko Zigor Kode... (gehiago irakurri)

Abokatuek herritarrei ordaindu beharreko tasa judizialak kentzeko eskatu dute Legearen bigarren urteurrenean

2014(e)ko azaroaren 21a

Bi urte bete dira Tasa Judizialen 10/2012 Legea Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zenetik, eta beste behin,  abokatuek “Tasa Judizialak berehala kentzeko” eskatu dute, “aberatsentzako eta pobreentzako justizia ezberdin bi onetsi dituelako, eta herritar askori justiziara sarbidea eragotzi dielako”. Bi urte hauetan zehar, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia... (gehiago irakurri)

Botere Judizialaren lege Organikoaren Aurreproiektuak Justiziara sarbidea eragozten du MLBNn arabera

2014(e)ko azaroaren 07a

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Botere Judizialaren lege Organikoaren Aurreproiektuari buruzko txostena argitaratu du aste honetan. Lege berriak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa ordezkatuko du. MLBNn arabera, erreforma sakona bada ere, Aurreproiektuan jasotako testu berriak ez du orain artekoarekin errotik apurtzen. Gainera, zenbait kasutan depositua jarri... (gehiago irakurri)