Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Arbitraje erreformaren lege-proiektu berriak lan-karga eta gastuak murriztuko dizkie auzitegiei

2010(e)ko uztailaren 28a

Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorrean arbitraje eta erakunde arbitrajearen erregulazio legearen erreforma egiteko Lege-proiektua onartu du.Arau horren helburua gatazkak edo eztabaidak ebazteko aukerako sistemak bultzatzea da. Modu horretan lan-karga eta gastuak murriztuko lirateke auzitegietan. Era berean, laudo ebazpenarekin arintasun eta adostasun handiagoa du, parte bakoitzak aukeratu... (gehiago irakurri)

Merkatuak ez du abokatu berririk izango 2012 eta 2014 urteen artean

2010(e)ko apirilaren 30a

Abokatutzara Sartzeko Legearen Erregelamenduaren laugarren eta azken zirriborroa Estatu Kontseiluan egongo da ekainean. "Erregelamenduaren garapena oraintxe dator Ministerioaren aginduarekin batera" adierazi du Daniel Entrenak, Justizia Ministroaren kabinete-aholkulari eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Administrazio-zuzenbideko irakasleak. Adierazpen horiek Zuzenbideari eta... (gehiago irakurri)

Kongresuak Zigor Kode berria onartu du

2010(e)ko apirilaren 30a

Kongresuaren Osoko Bilkurak onartu egin du Lege Organikoaren Proiektuari buruz Justizia Batzordeak egindako irizpen-txostena. Aipatutako Legea Senatura bidaliko dute; horren bitartez Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Legea aldatuko da. Lege-proiektua Ministroen Kontseiluak onartu zuen 2009ko azaroaren 13an. Onartutako proiektuak 180 aldeko boto, 7 kontrako boto eta 146 abstentzio izan... (gehiago irakurri)

Adituen Batzordearen gomendioak Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko Legea egungo Espainiari egokitzeko

2010(e)ko apirilaren 21a

Dagoeneko aurkeztu dute Ministroen Kontseiluan Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko Legea egungo Espainiari egokitzeko asmoz adituen batzorde batek egindako txostena. Adituen batzorde hori iazko irailean sortu zen Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko Lege berri bat egiteko oinarri izango den aurretiazko azterketa egiteko xedez. Lege berria errealitate... (gehiago irakurri)

Kongresuak neurri batzuk proposatu dizkio BJKNri justiziaren funtzionamendua bizkortzeko

2010(e)ko otsailaren 15a

Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak parlamentuko taldeek Bulego Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) 2008ko memoriari egindako 17 ebazpen onartu ditu. Horietan auzitegien funtzionamendua bizkortzeko eta hobetzeko zenbait neurri eskatu dira eta, besteak beste, epaile-jardunak isilpean gordetzeko bermea ematea proposatu da. "Diario del Derecho"k dioenaren arabera, Osoko Bilkurak,... (gehiago irakurri)