Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

2016an espainiako epaitegi eta auzitegietan "zero paper helburua" beteko dela esan du Catalak

2015(e)ko martxoaren 09a

Rafael Catala ministroak, Justizia Administrazioan teknologia berrien ezarpenaren bitartez Justizia irekia, digitala eta eraberritzailea sustatzeko konpromisoa berretsi du. Horren harira, Ministroen Kontseiluak onartutako Prozedura Zibileko Legearen erreformaren neurriei esker, espainiako epaitegi eta auzitegietan “zero paper helburua”  beteko dela adierazi du. Ildo beretik,... (gehiago irakurri)

Ministroen Kontseiluak Parlamentura eramango du Prozedura Zibilaren Erreformaren Lege-Proiektua

2015(e)ko martxoaren 03a

Gobernuak Prozedura Zibilaren Legearen Erreformaren Lege-Proiektua onartu du; Legearen helburua, Justizia Administrazioaren lana eraginkorragoa izatea eta justizia arloko langileekiko zein herritarrekiko harremana  hobetzea da. Horretarako, Justizia Administrazioarekiko harremanetan informazio teknologiak eta komunikazioa sustatzea du helburu.  Posta elektronikoa eta telefono zenbakia... (gehiago irakurri)

Epaitegien arteko auzien banaketa arrazionalizatuko duen Botere Judizialaren Lege Organikoaren Proiektua onartu dute

2015(e)ko martxoaren 02a

Gobernuak argi berdea eman dio Botere Judizialaren Lege Organikoaren Proiektuari; horren bidez Justizia azkartu, auzitegien espezializazioa bultzatu eta auziak hobeto banatzeko hainbat neurri jarriko dira abian. Neurri horien artean azpimarratzekoak dira epaitegiak aldi baterako espezializatzeko izango duten aukera, bai eta zigor arloko auzi konplexuak izapidetzen dituzten epaileei laguntza... (gehiago irakurri)

Norbanakoek ez dute tasa judizialik ordainduko

2015(e)ko otsailaren 25a

Gobernuak adierazi berri duenaren arabera, norbanakoek ez dute tasa judizialik ordainduko, ez auzialdi ez eta jurisdikzio-ordena batean ere.  Neurria Estatuaren Egoerari buruzko Eztabaidan iragarri zuten, eta presidenteak komunikatu bidez baieztatu zuen eztabaida saioaren amaieran. Momentuz ez dute iragarri noiz kenduko diren tasak ez eta nola arautuko dituzten ere.... (gehiago irakurri)

Justiziak automatikoki bidaliko ditu Trafikora bideko segurtasuneko zigor-epaiak

2015(e)ko otsailaren 12a

Justizia Ministerioak akordioa sinatu duela iragarri berri du. Horren arabera, bideko segurtasuneko zigor-epaiak automatikoki Trafiko Zuzendaritza Nagusira bidaliko dira. Protokolo horren helburua, organo batek besteari jakinarazteko prozedura arintzea da. Bideko segurtasuneko zigorrak eta kautelazko neurriak Zigortuen Erregistro Nagusian, Kautelazko Neurrien Erregistro Nagusian,... (gehiago irakurri)