Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Justiziak saihestu egingo du lan arloko auziak epaitegi batetik bestera ibiltzea

2010(e)ko irailaren 14a

Gobernuak onartu egin du Lan Arloko Jurisdikzioa arautzeko legearen aurreproiektuarekin aurrera egitea. Jurisdikzio-ordena horretako auzitegiek beren gain hartuko dituzte lan-istripuei, laneko segurtasun eta higieneari, zerbitzu publikoei eta lan arloko eskubide-urratzeei buruzko auzi guztiak, batez ere jazarpenari eta diskriminazioari buruzkoak (zigor arloko auziak, Gizarte Segurantzaren... (gehiago irakurri)

Droga-mendetasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko Legea aldatzeko proiektua onartu du Jaurlaritzak

2010(e)ko irailaren 08a

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak droga-mendetasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko 18/1998 Legea aldatzeko proiektua onartu du, tabakoaren kontsumoarekin lotutako gai orori dagokionez. Aldaketaren funtsezko elementua -Droga-mendetasunei buruzko Legeari eragiten dion hirugarrena- erabilera publikoko gune itxi... (gehiago irakurri)

Indarrean sartu da Abortuaren lege berria

2010(e)ko uztailaren 30a

Astelehenean, uztailaren 5ean, indarrean sartu da Sexu Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko Lege berria, haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan abortatzea ahalbidetzen duena. Gainera, arau berri honi esker, amarentzat edo umekiarentzat arazo larriak daudenetan, legezkoa izango da haurdunaldia etetea 22. astera arte. Bestalde lege honek aurreikusten du 16 eta 17 urteko... (gehiago irakurri)

Oniritzia Kapital Sozietateei buruzko Legeari

2010(e)ko uztailaren 30a

Gobernuak oniritzia eman dio Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Errege Dekretu bati; horrela, mota horretako Espainiako sozietateen araudi erregulatzaile guztia bateratuta gelditzen da testu bakarrean, eta alor horretako segurtasun juridikoa indartzen da. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan indarrean egongo den Lege berri horrek... (gehiago irakurri)

Zigor Kode berria onartu da eta sei hilabeteren buruan indarrean sartuko da

2010(e)ko uztailaren 30a

Senatuak osoko bilkuran onartu du Zigor Kodearen 10/1995 Legea aldatzen duen Lege Organikoaren egitasmoa, bertan inongo aldaketarik txertatu gabe. Talde Sozialistak, CiUk, CCk, UPNk eta Entesak aldeko botoa eman dute, PP abstenitu egin da eta EAJk aurkako botoa eman du. Zigor Kode berria sei hilabeteren buruan sartuko da indarrean, BOEn argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Francisco... (gehiago irakurri)