Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Justiziak delituen biktima diren emakumeen babesa hobetzeko Prozedura-legea berrikusi du

2018(e)ko irailaren 20a

Prozedura Kriminalaren Legea genero ikuspegitik aztertzeko abuztuaren 31n sortutako aholku batzordea astearte honetan batzartu da lehen aldiz Justizia Ministerioan, lanari ekiteko asmoz. Batzarraren buru izan da Estatuko Justizia idazkari Manuel Jesús Dolz. Batzarraren helburua, indarrean dagoen prozedura legea urgentziaz aztertzea izan da, edozein delitu motaren biktima diren emakumeen... (gehiago irakurri)

Datuen babeserako Europako lege berria

2018(e)ko maiatzaren 24a

Datuen babeserako Europako lege berria

Ostirala maiatzak 25etik aurrera Europar Batasuneko estatu guztiek derrigorrean bete beharko dute Datuen Babeserako Araudi Nagusi berria (DBAN). Araudi berriak, herritarrek euren informazio pertsonalari buruz dituzten eskubideak areagotzen ditu, eta Datuen Babeserako Lege Organikoa ordeztuko du. Europako araudi berriaren helburu nagusietako bat, enpresek eremu digitalean erabiltzaileen datuekin... (gehiago irakurri)

Espainiar jatorriko sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea urtebete luzatu dute

2018(e)ko martxoaren 13a

Gobernuak urtebete luzatu du -2019ko urriaren 1era arte-espainiar jatorriko sefardiek  espainiako nazionalitatea eskatzeko duten epea. Aukera hori arautzen duen 12/2015 Legeak, ekainaren 24koak, eskaera egiteko Legea  indarrean jarri eta eskaera egiteko hiru urteko epea ezarri zuen; hortaz, epea urte honetako urriaren 1ean amaituko zen.  Araua indarrean jarri zenetik 6.432... (gehiago irakurri)

Espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitu du Ministroen Kontseiluak

2018(e)ko otsailaren 13a

Zigor Kodea aldatzeko Lege Organikoaren aurreproiektua bultzatu du Ministroen Kontseiluak, espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitzeko asmoz.  Zigor askatasun-gabetzaile mota hau martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa, terrorismo eta larritasun handiko delituei neurriko erantzuna emateko Zigor Kodea aldatzen duenaren  bitartez ezarri zen... (gehiago irakurri)

Abokatu eta prokuradore lanbidera sarbidea aldatzeko lege aurreproiektua bultzatu du Gobernuak

2018(e)ko urtarrilaren 24a

Justizia ministro Rafael Catalák txostena bidali du Ministroen Kontseilura, auzitegietako abokatu eta prokuradore lanbideetara sartzeko eta lanbide horietan aritzeko baldintzak aldatuko dituen Lege Aurreproiektua. Proiektuaren arabera, elkarte profesionalek abokatu eta prokuradore lanbideak biak  bere baitan biltzeko aukera izango lukete eta lanbide bietara sartzeko sarbide bakarreko... (gehiago irakurri)