Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak > Araudien azken berriak

Albisteak:  Araudien azken berriak

Espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitu du Ministroen Kontseiluak

2018(e)ko otsailaren 13a

Zigor Kodea aldatzeko Lege Organikoaren aurreproiektua bultzatu du Ministroen Kontseiluak, espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitzeko asmoz.  Zigor askatasun-gabetzaile mota hau martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoa, terrorismo eta larritasun handiko delituei neurriko erantzuna emateko Zigor Kodea aldatzen duenaren  bitartez ezarri zen... (gehiago irakurri)

Abokatu eta prokuradore lanbidera sarbidea aldatzeko lege aurreproiektua bultzatu du Gobernuak

2018(e)ko urtarrilaren 24a

Justizia ministro Rafael Catalák txostena bidali du Ministroen Kontseilura, auzitegietako abokatu eta prokuradore lanbideetara sartzeko eta lanbide horietan aritzeko baldintzak aldatuko dituen Lege Aurreproiektua. Proiektuaren arabera, elkarte profesionalek abokatu eta prokuradore lanbideak biak  bere baitan biltzeko aukera izango lukete eta lanbide bietara sartzeko sarbide bakarreko... (gehiago irakurri)

Hipoteka-lege berriak aldaketa nabarmenak izango ditu baina ez du etxebizitza ordainean emateko aukera aurreikusten

2017(e)ko abuztuaren 04a

Hipoteka-lege berria 2018. urtean jarriko da indarrean. Aurrekoarekin alderatuz gero aldaketa nabarmenak dituen arren, talde aurrerazaleek eta kaltetuen babeserako elkarteek egindako hainbat eskaera kanpoan utziko ditu. Aldaketa nagusien artean, kontsumitzailea babestuko da eta hipotekak izan ditzakeen baldintza eta klausula guztiei buruzko informazioa egoki jasotzeko duen eskubidea bermatuko... (gehiago irakurri)

Doako Laguntza Juridikoari ez zaio BEZ ezarriko BOEn argitaratutako lege-erreformaren arabera

2017(e)ko ekainaren 27a

Justizia Ministro Rafael Catalák otsailean adierazi zuen bezala, Estatuko Buletin Ofizialean  doako laguntza juridikoaren 2/2017 Legea argitaratu da. Lege horrek urtarrilaren 21eko 1/1996 Legea aldatzen du; horren bitartez,  herritarren Justiziarako sarbidea bermatu eta sistema indartzen dira. Arauak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera du eragina, eta babes judizial eragingarria... (gehiago irakurri)

Eusko Jaurlaritza pozik agertu da Euskal Zuzenbide Zibila eguneratuko eta modernizatuko duen Lege Proposamenaren inguruko adostasun zabalarekin

2015(e)ko apirilaren 01a

Jotzen du testu horrek Euskal Zuzenbide Zibilaren tradizioaren oreka mantentzen duela, aldi berean, gizartearen errealitate berriaren eskakizunetara egokituz: euskal auzotasun zibila errekonozitzea, izatezko bikoteen arautegia zabaltzea eta abar. Gobernuak Euskal Zuzenbide Zibila kontserbatzeko, aldatzeko eta garatzeko konpromisoa du, autogobernuaren oinarrizko elementu gisa. Irekian... (gehiago irakurri)