Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bake Epaitegiak > Bake-Epaitegiko Bulego Judiziala

Bake-Epaitegiko Bulego Judiziala

Bake-Epaitegi guztiek (txikiek eta handiek) bulego judiziala dute, eta bertako funtzionarioek beren zerbitzuak herritarrari zuzenean eskaintzen dizkiete.

Funtzionario horien buru Justizia Administrazioko ofiziala da, eta herritarrek profesional honi eskatu beharko diote organo judizial horretako gaiei edota Lehen Auzialdiko, Instrukzioko, Zigor Arloko, Lan Arloko edo beste edozein Epaitegitako gaiei buruzko informazioa. Ofizialak herritarra beti hartuko du, edo bestela bere arazoa konpontzeko nora jo behar duen adieraziko dio.

Bake Epaitegiak, hala ere, eskumen mugatua du. Ezin du ebazpenik eman, legeak horretarako gaitasuna esleitu ez dion auzietan. Eskumen hori, adibidez, aldatu egin da orain, eta lehen Bake Epaitegietan egiten ziren deklarazio asko Lehenengo auzialdiko epaile baten aurrean egin behar dira gaur egun.

Aurkitu bake epaitegi bat