Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bake Epaitegiak > Bake-Epailea

Bake-Epailea

Bake-Epaitegien barruan, Justizia-Administrazioaren ordezkaria Bake-Epailea da.

Zer behar da Bake-Epaile izateko?

Bake-Epaile izan nahi duen herritarrak adinduna izan beharko du, eta ezin izango du zeregin judizialak betetzeko ezgaitasun edo bateraezintasun-kausarik izan, baina bere lanbide edo merkataritza-jarduera betetzen jarrai dezake.

Horretarako, Bake-Epaitegia duten udalerrietako Udalak deialdi bat egingo du, eta nahi duen edozein aurkez daiteke, beti ere bere eskaerarekin batera iragarkian adierazten diren agiriak eta dituen titulu akademikoak aurkeztuz (hala ere, ez da beharrezkoa ikasketak eginda izatea).

Udalaren Osoko Bilkurak pertsona hori aukeratzen duenean, bere Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bake-Epaile izendatuko du, lau urterako.

Zer egin behar du bere agintealdian?

Ondoko funtzio hauek ditu: bere herrian gertatu diren larritasun txikiko gertakariengatiko (irainak, laidoak, hertsapenak) falta-epaiketak tramitatu eta egin beharko ditu, bai eta epaia eman ere.

Gauza bera egingo du 90,15 eurotik beherako kopuruak erreklamatzen direnean.

Erregistro Zibila ere bere kargura dago, eta beraz, bikoteak ezkonduko ditu, jaiotzak inskribatuko ditu, eta gai horiei loturiko beste zenbait zeregin ere beteko ditu.

Aurkitu bake epaitegi bat