Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bake Epaitegiak > Ohiko galderak

Bake-Epaitegiakri buruzko ohiko galderak

Zer egin dezaket bake-epaileak ebatzitakoarekin ados ez banago?

Beheragoko mailako organo batek hartutako erabakiak maila bat goragokoak berrikus ditzake.Ez bazaude ados bake-epaileak erabaki duenarekin, apelazio-errekurtsoa jar dezakezu zure barruti judizialeko Lehen Auzialdiko Epaitegian (auzi zibila bada) edo zure barruti judizialeko Instrukzioko Epaitegian (zigor-arlokoa bada).

Gora itzuli

Nork aukeratzen du Bake Epailea?

Bake-epailea eta bere ordezkoa udaleko osoko bilkurak hautatzen ditu. Lege-baldintzak betetzen dituzten eta hori eskatu duten pertsonen artean egingo da hautaketa.

Gora itzuli

Nork egiten du Bake Epailearen izendapena?

Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, Legeak agintzen duen moduan, gaitasun- eta hautatze-baldintzak betetzen dituela ikusten baldin badu, kasuan kasuko izendapenak egingo ditu eta lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ondoren, horren berri emango die Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiari eta Barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaileari, edota Dekanoari, bat baino gehiago egonez gero.

Gora itzuli

Non bizi behar du Bake Epaileak?

Epaitegia kokatuta dagoen herrian. Dena dela, kasuan kasuko Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, hala badagokio, beste herri batean bizitzeko baimena eman dezake.

Gora itzuli

Bake Epaileak ba al du gorpuak jasotzeko eskumenik?

Ez; Bake Epaileak jarduera hori dagokion Barruti Judizialean guardian dagoen Instrukzioko Epailearen esku utzi behar du.

Gora itzuli

Bake Epailea izan al daiteke alderdi politiko bateko kide?

Ez. Azpiegitura judizialean sartuta daudenez, agintean dauden bitartean debekatuta dute alderdi politiko edo sindikatuetako kide izatea.

Gora itzuli

Bake epaile batek ezkon dezake bere alaba?

Ez. Bake-epaile batek ezin ditu bere senideak ezkondu.

Gora itzuli

Izan al da Bake Epailea erretiratutako pertsona bat?

Bai. Bake-epaileek ez dute erretiro-adinari lotutako baldintzarik bete behar, karguan daudenak ez direlako administrazioaren mendeko langile edo funtzionarioak.

Gora itzuli

Abokatu elkargokidea eta jardunean ari dena izan al daiteke bake-epaitegi bateko Justizia Administrazioaren letradu?

Abokatu elkargokidea izatea bateraezina da bake-epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu-karguarekin, izan ere, postu horiek, normalean, funtzionarioek betetzen baitituzte eta horretarako bateraezintasun-araubidea ezartzen baita.

Gora itzuli

Noren aurrean erantzun behar du edo noren mende dago bake-epailea?

Bake-epaileak Justizia Administrazioaren letraduen menpe daude, eta azken horiek, aldiz, dagokien udal-epailearen edo eskualdeko epailearen eskuordetzan jarduten dute.

Gora itzuli

Nola jakin dezaket bake-epaile izateko posturen bat hutsik dagoen?

Bake Epaile titular edo ordezkoen plaza hutsak dagokion Udalek, bete baino lehenago deialdi publiko bidez iragarriko dituzte, eta instantziak aurkezteko epea eta tokia adieraziko dira. Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argiratuko dira eta Udaletxeko iragarki-taulan, Barrutiko edo Epaitegi Dekanoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian eta bertako Bake Epaitegian.

 

Gora itzuli

Edozer delitu sala dezaket Bake Epaitegian?

Zigor-arloko salaketei dagokionez, bai. Herritarrek edozer gertakari sala dezakete bertan, polizia-etxeetan (Udaltzaingoan, Ertzaintzan, eta abar) egin dezaketen bezala. Baina Bake Epaitegietan judizio arinenak soilik epaitzen dira; irainak, derrigortze-kasuak eta zenbait mehatxu-mota.

Gora itzuli

Zein baldintza bete behar dira bake-epaile izateko?

Espainiarra izatea, adin nagusikoa, ezgaitasunik ez izatea, esaterako, funtzio judiziala betetzeko fisikoki edo psikikoki ezindua egotea, dolozko delitu batengatik kondenatua ez egotea, eta eskubide zibilak egikaritzeko ahalmen osoa izatea.Ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziaduna izatea.

Gora itzuli

Zer barruti judizialetan dago nire herriko bake-epaitegia?

Oro har, udalerri handiena edo auzi gehien dituena da barruti judizialari izena ematen diona; barruti judizialeko buru deitzen zaio hari. Barruti judizial bakoitzak lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegi bat izaten du, gutxienez, eta barruti judizial hori osatzen duten gainerako herrietan bake-epaitegiak izaten dira.

Gaur egun Euskadin dauden 14 barruti judizialek zer udalerri biltzen dituzten jakiteko, JustiziaEus-en kontsulta dezakezu.
 

Gora itzuli

Bake-Epaitegiak

Aurkitu bake epaitegi bat