Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bake Epaitegiak

Bake-Epaitegiak

Bake-Epaitegia, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik ez duten udalerri guztietan dagoen Justizia-Administrazioaren organoa da.

Hau da, herritarrak, lurralde-eremu zabala duten lekuetan kokaturik egon ohi den eta guztiok "Justizia Jauregia" deritzogun eraikinik ez duten udalerri guztietan Bake-Epaitegi bat aurkituko du; izan ere, Autonomia Erkidegoan, Justizia Jauregiak Bilbon, Barakaldon, Getxon, Gasteizen, Donostian, Eibarren, Tolosan eta abar kokaturik daude.

Bake-Epaitegiak, berriz, lurralde-eremu txikiagoa duten lekuetan aurki ditzakegu, adibidez: Leioan, Erandion, Santurtzin, Urtuellan, Laudion, Ermuan, Beasainen, eta abar.

Bake-Epaitegiak, herritarrari Justizia-Administrazio konplexuaren barruan zerbitzurik errazena eskaintzen dio.

Bake-Epaitegi mota ezberdinak

Batzuk astelehenetik ostiralera daude irekita, eta Bake-Epaitegi deitzen direnak dira horiek. Beste batzuk, ordea, asteko egun jakin batzuetan bakarrik daude irekita Bake-Epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak.

Zergatik gertatzen da hori? Oso herri txikietan (7.000 biztanletik beherakoetan), duela urte gutxi arte ez zeukaten justiziako pertsonal profesional espezifikorik, eta ez zieten arreta egokia eskaintzen. Horregatik sortu ziren Idazkaritzen Elkarteak (Justizia Administrazioaren letradu berak zenbait udalerri barne hartzen ditu), herrian bertan orientabidea eskainiko duen pertsona bat egon dadin, bai eta herritarrak udalerri batetik bestera ibil ez daitezen ere.

Pertsona horrek Justiziako beste zenbait profesionalekin batera, asteko egun bakoitzean udalerri ezberdin batera joan beharko du, noski, eta bere Bake-Epaitegia egun horretan egongo da irekita beraz, eta bertan, zuri, herritar, zein egunetan joan behar duzun adieraziko dizun informazioa emango dizute.

7.000 biztanletik beherako udalerrietan, edota Bake-Epaitegien Idazkaritzen Elkarteren batean barne hartuta ez dauden udalerrietan, Udaletxeko langileek beteko dute Bake-Epaitegien zeregina.

Bake-Epaitegiak

Aurkitu bake epaitegi bat