Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Babes-agindua motako ohiko galderak

Biktima izanda, ezagutu al dezaket nire erasotzailearen prozesu- edo espetxe-egoera?

Izan ere, biktima zarelako, une oro izango duzu zure erasotzailearen espetxe-egoeraren berri .

Gora itzuli

Babes Agindua badut eta betetzen ez bada, Epaitegian eman behar dut horren berri?

Hala da, baina dena dela, eta etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduaren Eraginkortasunerako Koordinazio Protokoloarioarekin bat etorriz, babes aginduetarako koordinazio zentrora joan zaitezke, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura hain zuzuen ere. Zerbitzu horretan, azaldutako gabeziak egiaztatuko dituzte eta irtenbide praktikoena zein den aztertuko dute.

Gora itzuli

Zenbateko iraupena dute izaera zibileko babes-aginduaren neurriek?

Babes-aginduaren barruan sartuta dauden izaera zibileko neurriek 30 eguneko iraupena izango dute. Epe horren barruan, biktimak edo haren legezko ordezkariak hala eskatuta, jurisdikzio zibilaren aurrean famili prozesu bat irekiko balitz, demanda aurkezten den egunetik hasita beste hogeita hamar egunetan indarrean jarraituko lukete hartutako neurriek. Baldintza horien barruan, dagokion lehen auzialdiko epaileak neurriok berretsi, aldatu edo indargabetu egin beharko ditu.

Gora itzuli

Zer ondorio dakar biktima batengana hurbitzeko debekuak?

Biktimarengana, bere senideengana edo epaileak nahiz auzitegiak zehaztutako pertsonengana hurbiltzeko debekua ezartzen zaionean pertsona bati, zigortuak ezin du haiengana hurbildu, dauden lekuan daudela, ez eta haien etxebizitzetara, lantokietara edo biktima maiz egoten den beste edozein lekutara ere. Era berean, halakorik bada, seme-alabak bisitatzeko edota haiekin komunikatu eta egoteko zehaztutako araubidea, epai zibilean emandakoa, bertan behera gera liteke, zigorra erabat bete arte.

Gora itzuli