Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Auzitegiko medikuntza > Nora jo larrialdietan?

Auzitegiko Medikuntza

Nora jo larrialdietan?

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen egoitza bakoitzean daude guardiako zerbitzuak. Hiru lurraldeetarako bederatzi auzitegi-mediku egoten dira guardia zerbitzuan, 24 orduz, egunero. Zerbitzu horietan auzitegiko larrialdietako zerbitzua ematen da, betiere dagokion guardiako epaitegiak eskatuta. Oinarrian bi zerbitzu-mota dira:

  • Gertakarien tokian hilotza altxatzea .
  • Etxeko tratu txarren, emakumearen aurkako genero indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren ondorioz erasoa jasan duten biktimen mediku azterketak egitea eta atxilotuari laguntza ematea.