Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Auzitegiko medikuntza > Ohiko galderak

Auzitegiko Medikuntza

Auzitegiko Medikuntzari buruzko ohiko galderak

Non du egoitza nagusia Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuak?

AMEIk Bilbon du bere egoitza nagusia Bere antolaketa geografikoa hiru zuzendariordetzatan dauka egituratuta: Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Zuzendariodetzetako egoitzak hiriburuetan daude kokatua: Bilbon, Gazteizen eta Donostian, eta lurralde-egoitza bakoitzaren inguruan zuzendariordetza bakoitzak bere lokalak ditu, probintziako barruti judizial bakoitzean banatuta, eta auzitegiko medikuek han egiten dituzte Auzitegiko Klinikako kontsultak.

Gora itzuli

Zer egitura du Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak?

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua hiru Zuzendariordetzatan egituratuta dago (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta horietako bakoitzak Auzitegi Klinikako Zerbitzua eta Auzitegi Patologiako Zerbitzua ditu. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren organigrama osoa kontsulta dezakezu.

Gora itzuli

Delitu baten biktima izan dena edozein ordutan artatuko al du auzitegi-medikuak?

Biktimaren salaketa jaso duen guardiako epaitegiak zer irizpide duen eta gaiak berak zer izaera duen, horren arabera izango da. EAEko hiru probintziatan auzitegiko medikuen guardiako zerbitzua eskaintzen da: 24 orduz Bilbon (Ibañez kalea 3), Donostian (Kalkutako Teresa plaza 1, Atotxa) zein Gasteizen (Gasteiz hiribidea 18).

Gora itzuli

Eraso egin didate, zer egin behar dut auzitegiko medikuren batek azterketa egin diezadan eta kalteak egiazta ditzan?

Eraso bateko biktima zarenez, auzitegiko mediku batek balora zaitzan eskubidea duzu, betiere dagokizun epaitegian gertaerak salatu ondoren. Epaitegi horrek egingo du bidea auzitegiko mediku batek azter zaitzan. Guardiako Epaitegietako jendaurreko ordutegitik kanpo edo lesioak direla-eta osasun-zentro batean artatu zaituztenean, osasun larrialdietako zerbitzuek idatzitako mediku txostenek ere aditu-txosten balioa har dezakete.

 

Gora itzuli

Zirkulazio-istripu baten ostean, auzitegiko mediku batek aztertu behar nau?

Ikusi egin behar da. Kasu horietan, lesioak baieztatzeko eta horien eragin legala neurtzeko, zure barruti judizialeko egoitzan auzitegiko mediku batek azter zaitzan dei diezazukete. Salbuespen modura, gai zibiletan eta administrazioarekiko auzietan, ez baduzu mediku pribatu baten aditu-balorazioa ordaintzeko baliabide ekonomiko nahikorik, doako justizia jasotzeko aukera eska dezakezu. Kasu horretan, doako justizia zerbitzuko kudeatzaileak Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutua eta auzitegiko mediku bat izenda ditzake azter zaitzan eta jasandako lesioak ebalua ditzan.

Gora itzuli

Zer egin dezaket Auzitegiko Medikuntza ikasteko?

Auzitegiko mediku izateko, hasteko, medikuntzako lizentziatura bukatu behar da. Ondoren, Espainian, Justizia Ministerioak deitutako oposaketa-azterketa gainditu behar da, espezifikoa eta estatu mailan espezializatua. Azterketa hori gaindituz gero, egokitzapen-ikastaro teoriko-praktikoa egin behar da, hilabete batzuetako iraupena duena, eta horren ondoren auzitegiko mediku izaera eskuratzen da. Auzitegiko medikuak, hortaz, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden mediku funtzionarioak dira.

Gora itzuli

Zein ikasketa behar dut autopsia-laguntzaile izateko?

Autopsia-laguntzaile izateko erizaintza-klinikako laguntzaile-titulua eduki behar duzu (LH1) eta horrela Lan eta Justizia Saileko bitartekoen lan-poltsan izena eman ahal izango duzu. Horrez gain, titularra izateko eta lanpostu bat jabetzan eskuratzeko EPE bat gainditu behar duzu.

Gora itzuli

Nolako prestakuntza eskatzen da gainontzeko auzitegi-zientzietan?

Gainerako auzitegi-zientzietan eskatzen den prestakuntzan denetarik dago. Askotan, ADNaren azterketei buruzko ikasketak biologoek, biokimikariek edo medikuek egiten dituzte. Gainera, poliziako laborategi kriminaletan maiz polizia-agente izaten dira, zenbaitetan nahitaez. Unibertsitateei edo Auzitegi Medikuntzako Institutuei atxikitako laborategietan kasuan kasuko lizentziaturako berezko oinarrizko eskakizunak bakarrik eskatzen dira, baina asko baloratzen diren merituak dira antzeko laborategi-arlotako esperientzia eta gaiari buruzko masterrak, aditu-ikastaroak edo doktoregotzak. Gauza bera esan daiteke laborategiko gainerako alorrei buruz, adibidez, auzitegiko balistikari buruz, auzitegiko kimiko-toxikologiari buruz, auzitegiko antropologiari edo entomologiari buruz.

Gora itzuli

Lege eta Auzitegiko Medikuntzako Espezialitatea egitea beharrezkoa al da auzitegiko mediku izateko?

Ez. Espezialitate hori ez da beharrezkoa auzitegiko mediku izateko. Adibidez, gorputzeko kalteen balorazioari buruzko alor espezifikoan, mediku peritu pribatu gehienek prestakuntza osagarria daukate, gutxienez diziplina horretako unibertsitate adituarena; baina jarduteko baldintz abakarra medikuntzan lizentziatua izatea da.

Gora itzuli

Zer egin behar dut sexu-eraso baten aurrean?

Sexu eraso edo abusu baten biktima bazara eta 18 urte baino gehiago badituzu, zure salaketa edo Fiskaltzaren kereila behar da ikerketa abiarazteko. Adingabekoa bazara, Fikaltzaren salaketa besterik ez da behar. Gomendioak:

  1. Lesiorik baduzu, jo ezazu erreferentziako Ospitalera, Goardiako Epaitegira edo hurbilen duzun Komisaldegira.
  2. Ez ezazu zure burua garbitu epaitegiko mediku batek aztertu arte.
  3. Ez ezazu erasoaren uneko arropa garbitu. Gorde ezazu.
  4. Ez bota edo garbitu erasotzailearen aztarnarik eduki dezakeen objekturik: zapiak, edalontziak, zigarrokinak, erabili zuen preserbagailua edo aztarnarik eduki dezakeen beste edozer gauza.
  5. Felaziorik egonez gero (sexu orala, zakila ahora sartuz), ez jan eta ez edan epaitegiko mediku batek aho-barrunbearen lagina hartu arte.

Gora itzuli

Noren mende daude auzitegiko medikuak?

Auzitegiko medikuek Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuarentzat lan egiten dute. Euskadiko Auzitegi, Epaitegi, Fiskaltza eta Erregistro Zibilei laguntzen dien organoa da AMEI.

Gora itzuli

Zein urrats egin behar dira familiako baten heriotza judizializatzen denean?

Heriotza judizializatu ohi den kasuetan (indarkeriazko hilketetan, kriminalitate-susmoa dagoenean edo bat-bateko heriotza naturaletan) guardiako epaileak egiten du hilotza altxatzeko eginbidea, gertaera izan den tokian, polizia judiziala eta auzitegiko medikuntza-taldea berekin dituela.    
AMEIk dauzkan hiru patologi zerbitzuetako batera eramaten da gorpua, autopsia judiziala egin diezaioten. Pertsona zein probintziatan hil eta judizialitatu den kontuan hartuta, dagokion hiriburuko patologi zerbitzura eramango da gorpua.

Gorpuaren ikerketa bukaturik eta ondoren egingo diren ikerketa osagarrietarako lagin guztiak harturik, heriotza ikertzen ari den epaileari jakinarazten zaio gorpua utz litekeela familiaren eskuetan. Horretarako, agindu-gutuna deiturikoa idazten da, kasuaren instrukzio-epaitegiak prestatuta. Gutuna, familiak kontratatutako ehorztetxeak jasoko du, eta honek patologi zerbitzuan aurkeztuko du, gorpua eman diezaioten.

Gertaerak ikertzen ari den epaitegira autopsiaren aurre-txostena bidaliko du auzitegiko medikuntza-taldeak, baita autopsiaren behin betiko txostena ere, behin ikerketa osagarri guztiak eskura izaten dituenean, eta horiek guztiak kasuan pertsonaturik daudenen eskura egongo dira dagokien instrukzio-epaitegiaren bitartez.

Judizializatutako heriotzen kasu hauetan, hildakoa organo-emailea bada edota familiak organoak ematea erabakitzen badu, osasun-agintari eskudunek emango diote horren berri guardiako epaileari, eta haiek eskatuko diote organoak kentzeko. Guardiako epaitegiak bere aldetik jakinaren gainean jarriko du guardiako auzitegi-medikua, honek jakinaraz dezan ea organoak ateratzeko eragozpenik egon litekeen, betiere geroago egingo diren ikerketak kontuan hartuta.

Behin ospitaleko medikuntza-taldeak organoak kendu dituelarik, AMEIko auzitegi-medikuntzako patologi zerbitzuetako batera eramango da gorpua, autopsia judiziala egiteko.

Gora itzuli

Heriotzaren arrazoiak zehaztuta al datoz heriotza-ziurtagirian?

Ez. Erregistro Zibilean eskatutako heriotza-ziurtagirietan ez datoz zehaztuta heriotza eragin duten arrazoiak.  Baina Erregistro Zibilean heriotzaren paper-sorta eska dezakezu. Paper-sortan, heriotzaren arrazoiak jasotzen dituen mediku-ziurtagiriaren fotokopia bat egongo da.

Gora itzuli

Nola eskura dezaket senide baten autopsia txostena?

Autopsia txostena eskatzeko auzia daraman epaitegira joan behar duzu prozedura zenbakia jakinda. Prozedura zenbakia edo auzia zein epaitegik daraman ez badakizu, herritarrentzako informazio bulegora joan beharko duzu falta zaizun informazioa eman diezazuten.

Gora itzuli

Autopsia egitea derrigorrezkoa al da?

Bi egoera ezberdin daude: autopsia judiziala eta autopsia klinikoa. Autopsia judiziala, epaileak agindutakoa da. Kasu horretan,  senideak ados egon zein ez egon, derrigorrezkoa da.  Autopsia klinikoa, berriz, sendagileak agindutakoa da. Kasu horretan, autopsia ospitalean egiten da eta sendagileak senideen baimena behar du.

Gora itzuli

Noiz judizializatzen da autopsia bat?

Prozedura Kriminaleko Legearen arabera, indarkeriazko hilketetan edo kriminalitate-susmoa dagoenean, autopsia judiziala derrigorrezko da.  Heriotza naturalak ere judizializatu daitezke, sendagileak heriotzaren arrazoiak ziurtatzen ez dituenean. Kasu horietan, autopsia judiziala egingo da.

Gora itzuli

Ospitaleetan autopsiak egiten al dira?

Bai.  Anatomia Patologikoko adituek egiten dituzte ospitaleetako autopsiak. Autopsia mota horiek egiteko, sendagileak familiaren onespena behar du.

Gora itzuli