Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Auzitegi Barruko Bitartekaritza > Gure funtzioaren ardatzak

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua

Gure funtzioaren ardatzak

Bi alderdien borondatea: Bitartekotza-prozesuak biktimaren eta arau-hauslearen parte hartze librea, borondatezkoa eta informatua ezartzen du. Beraz, bi alderdiek adostasun informatua eman beharko dute.

Dohainik izatea: Prozesua doakoa izango da alderdientzat.

Konfidentzialtasuna: Bitartekotza-prozesuan lortzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatuko da. Epaileak ez du izango prozesuaren garapenaren berri, eta honakoak baino ez zaizkio jakinaraziko: amaierako ebazpena —konpontze-akta—, alderdien akordioak eta alderdi horiek ahozko bistan adierazi nahi dutena.

Ofizialtasuna: Epaileari edo Justizia Administrazioaren letraduari dagokio, Ministerio Fiskalarekin aldez aurretik adostuta, dagokion ebazpenaren bidez kasuak Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzura bideratzea. Prozesu horrek ez du mugatzen Prozedura Kriminalaren Legeak eta Zigor Kodeak alderdiei onartzen dizkieten eskubide bakar bat ere. Defentsarako eskubidea erabat bermatuta dago.

Malgutasuna: Bitartekotza-prozesua malgua da bai elkarrizketa indibidual zein baterakoen epeei bai prozesuaren amaieraren epeei dagokienez. Bestalde, benetako konpontzeari lehentasuna emango zaio konpontze sinbolikoaren aurrean, eta, edozein kasutan, alderdiek prozesua amaitzeko modu egokienari buruz dituzten irizpideak nagusituko dira.

Aldebikotasuna: Bi alderdiek aukera izango dute hitz egiteko eta euren asmoa adierazteko, denbora-mugarik gabe. Biktimaz edo kaltegileaz besteko pertsonek esku har dezakete, gatazka-egoerari loturik badaude, simetria eta helburuak balioetsiz.