Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Auzitegi Barruko Bitartekaritza > Zer eskaintzen dugu?

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzua

Zer eskaintzen dugu?

Arau-hausleari: eginikoaren eta biktimari eragindako kalte-galeren ardura hartzea eta zein prozesutan sartuta dagoen hobeto ulertzea.

Biktimari: dagokion gatazka ebazteko eta eraldatzeko protagonismoa ematea eta abiarazita dagoen prozedura ulertzen laguntzea.

Justizia Administrazioari: lan-zama arintzea eta, aldi berean, gatazka ebazteko prozesua aberastea, alderdien arteko komunikazioaren bidez eta zigor-prozedura formaletik at gelditzen diren alderdien ezaugarri subjektiboak baliatuta. Horrela, zigor hutsa aplikatu beharrean, sakontasun handiagoko irtenbide adostua lortzen da.