Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Gatazketarako bitartekaritza

Gatazketarako bitartekaritza

Lagun zaitzakegu

  • Zure bizilagunen jazarpena jasaten baduzu
  • Zure seme edo alabak eskolan irainak edo mehatxuak jasaten baditu
  • Konfiantzazkoa zenuen lagun bat iruzur egiten ari bazaizu
  • Zure semea edo alaba toxikomanoa bada eta horregatik indarkeria jasaten baduzu

Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzua arazoak modu judizialean konpontzearen ordezko alternatiba bat eskaintzen dizu. Judizioz kanpoko prozesua da, borondatezkoa eta konfidentziala. Horren bidez, erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten da, zigor-arloko prozesu baten esparruan akordio bat lor dezaten, gatazkarekin loturarik ez duen pertsona neutro baten laguntzarekin.

Noiz jo dezaket zerbitzu honetara?

Falta edo delituren bat egin edo horren biktima izan bazara, esaterako: lesioak, tratu txarrak, mehatxuak, irainak, jabetzaren aurkako delituak (lapurretak, ebasketak edo kalteak), biktimak eragin dituzten trafiko-segurtasunaren aurkako delituak, etxeko indarkeria, familia-eskubide eta -eginbeharren aurkako delituak...

Gora itzuli

Nola eska dezaket?

Zigor-arloko prozesu batean inputatuta bazaude edo horren biktima bazara, Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzura jo dezakezu, baina prozesuko arduraduna den Epaileak eskatu behar du, Fiskaltzaren onespenarekin.

Gora itzuli

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

Auzitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuaren laguntza eskatu ondoren, zerbitzuko langileak alderdi guztiekin jarriko dira harremanetan telefono bidez, lehenengo informazio-elkarrizketa izateko eta bitartekaritzari ekin aurretik horretarako zuen baimena jasotzeko.

Horren ondoren harrerako fasea hasiko da; gatazkan inplikatuta dauden alderdiak banaka elkarrizketatuko dira eta bitartekaritza-prozesuaren izaerari eta edukiari buruz informatuko zaizue.

Jarraian, bitartekariak egokitzat eta onuragarritzat joz gero, alderdiekin hitz egiteko topaketa-fasea hasiko da. Fase horretan, bi alderdiak modu bateratuan elkarrizketatuko zaituztete. Biktimak edo erasotzaileak ez badu bestea ikusi nahi edo gela berean egon nahi, komunikaziorako zeharkako beste aukera batzuk bila daitezke.

Azkenik, bi alderdiek erabakia adostuz gero, akordio-fasea hasiko da. Akordioa lortuz gero, horren berri emango duen dokumentua osatuko da, eta organo judizialera eta Fiskaltzara helaraziko da. Akordiorik lortzen ez baduzue, zerbitzuak Epaitegiari eta Fiskaltzari jakinaraziko die, betiere, konfidentziala izatea erabaki duzuena errespetatuta.

Gora itzuli

Zenbat balio du?

Prozesua doakoa da bi alderdientzat.

Gora itzuli