Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Egoitza Judizial Elektronikoa > Aurretiko Hitzordua

Aurretiko Hitzordua

Lagun zaitzakegu

  • Egoitza judizial batera joan behar baduzu.
  • Doako Justizia eskatzeko hitzordua behar baduzu.
  • Hasierako idazki bat aurkeztu behar baduzu.
  • Erregistro Zibilera joan behar baduzu.

OHARRA: abuztua baliogabea da jardun judizial guztietarako, lege prozesalek presakotzat jotzen dituztenetarako eta auzi penalen instrukziorako izan ezik.

Aurretiko Hitzordu Zerbitzu motak

Egoitza judizial batera joatea nahitaezkoa bazaizu, hitzordua eskatu behar duzu. Hitzordua eskatzeko JustiziaEus-eko hurrengo Aurretiko Hitzordu Zerbitzuak dituzu:

Organo Judizialak, Fiskaltzak eta Zerbitzuak: aurretiko hitzordua*

*Organo Judizialetan, Fiskaltzetan, Gobernu Idazkaritzetan eta Zerbitzuetan hitzordua eskatzeko aplikazioaren bitartez hurrengo zerbitzuetan hitzordua eskatu dezakezu: Organo Judizialak, Zerbitzu Erkideak, Epaitegi Dekanoa, Arreta eta Informazioa, Partikularrek idazkiak aurkeztea, Apud acta Ahalordeak, Doako Justizia eskaerak, Fiskaltzak eta Lantalde Psikosozialak.

Erregistro zibila: aurretiko hitzordua

Orientazio Juridikoko Zerbitzua (Doako Justizia eskaera): aurretiko hitzordua

Lan-harremanetako gradudunen elkargoak / Lan-arloko orientazio juridikoa: aurretiko hitzordua

Gora itzuli

Aurretiko Hitzordua eskatu aurretik

Osasun-krisiak irauten duen bitartean, Euskadiko egoitza judizialetan herritarrei arreta telefono edo posta elektroniko bidez emango zaie. JustiziaEus-en Euskadiko organo judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak eskura dituzu.

Bide hauetatik egindako kontsulta bidez ezin da inolaz ere espedienterik kudeatu edo izapidetu ez eta dokumentaziorik bidali ere; hortaz, informazioa bakarrik emango da, eta herritarrei auzi zehatz bakoitzean egoki jarduteko moduari buruzko orientabidea emango zaio.

Gora itzuli

Nola sartu egoitza judizial batera

Gora itzuli

Izapide telematikoak Erregistro Zibilarekin

Gogoratu: Erregistro Zibileko zenbait izapide online egin daitezke:

Gora itzuli

Segurtasuna eraikin judizialetan

Prozedura hau erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko ezarri da eta eraikin judizialetara sartu daitekeen pertsona kopurua mugatzen du, 3/2020 Legea, irailaren 18koa, Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ari aurre egiteko antolaketa eta neurri prozesalei buruzko 18. artikuluan ezarritako jarraibideak, eta Justizia Ministerioaren JUS 394/2020 Agindua, maiatzaren 8koa,  COVID-19aren aurrean Laneko Segurtasun Eskema eta Konfinamendua arintze-plana onartzen duena betez.

Gora itzuli