Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Apud-acta ahalordea motako ohiko galderak

Epaiketak luze jotzen badu, ahalordea berritu egin behar al da?

Apud acta ahalordea bulego judizialaren artxibo elektronikoan edo bake epaitegietako erregistro liburuetan gordetzen da. Inskribatzen denetik 5 urterako balio du, eta bost urtez luzatu daiteke.

Gora itzuli

Nire epaiketa Madrileko epaitegi batean da. Ahalordea emateko bertara joan behar al dut?

Ez, apud acta ahalordea edozein bulego judizialetako Justizia Administrazioaren Letradu baten aurrean eman daiteke. Ez duzu zertan epaiketaz arduratuko den epaitegiaren aurrean eman behar. Zure herriko bake epaitegian ere eman dezakezu, baldin eta Letradua bertan badago.

Era berean, etxetik atera nahi ez baduzu, ahalordea Justizia Ministerioaren Egoitza Judizialetik eman dezakezu. Horretarako NAN digitala edo ziurtagiri digitala behar duzu.

Gora itzuli

Eman diodan apud acta ahalordearekin, nire prokuradoreak Foru ogasunean ordezkatu nazake?

Ez, apoderamendua ezin da epaiketatik kanpoko prozesuetan erabili.

Gora itzuli

Nire prokuradoreari eman diodan apud acta ahalordeak, nire epaiketa guztietarako balio al du?

Ez, eman diozun prozesurako bakarrik balio du. Zure epaiketa guztietarako emateko notarioarengana joan behar duzu, eta notarioaren arabera 45 eta 75 euro arteko prezioa ordaindu beharko duzu. Apud acta ahalordea doan da, baina epaiketa bakoitzerako eman behar da.

Gora itzuli