OHARRA: Osasun-krisia dela eta, datozen hilabeteetan Euskadiko egoitza judizial batean apud acta ahalordea eskatzeko lehendabizi hitzordua eskatu beharko da JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan, hurrengo atalean: Organo Judizialak, Fiskaltzak, Gobernuko Idazkaritzak eta Zerbitzuak.
Apud acta ahalordearen bitartez, prokuradore bati prozedura judizial batean pertsona bat ordezkatzeko ahalmena ematen zaio.
Orokorrean, epaitegi edo auzitegietan jarduteko ezinbestekoa da prokuradorea izatea, behar ez den kasuetan salbu (hitzezko judizioetan diru kopurua 2.000 eurotik beherakoa bada eta judizio monitorioetan).
Apud acta ahalordea edozein bulego judizialeko Justizia Administrazioaren Letraduaren bitartez aurrez aurre eman dezakezu, edo Egoitza Judizial Elektronikoaren bitartez eman dezakezu.
Kasu bietan, zure burua identifikatzeko dokumentu bat behar duzu (NAN edo pasaportea). Elektronikoki eman nahi baduzu, horrez gain, elektronikoki identifikatzeko bitartekoa behar duzu. Horretarako, ziurtagiri digitala erabili dezakezu edo Egoitza Judizial Elektronikoak onartutako beste bitartekoren bat erabili dezakezu.
Arau zibilen arabera jarduteko gaitasuna duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Apud acta ahalordea, aurrez aurrekoa zein elektronikoa, lehenengo idazkia aurkezten den egunean bertan edo prokuradoreak lehen jarduera egiten duen egunean bertan eman behar da.
Ahalordea aurretik ere eman daiteke, edozein prozedurarako eta espainiako auzitegitarako; horretarako, epaitegietako dekanotzara jo behar duzu. Zenbait kasutan apud acta ahalordea unean bertan ematen da, beste batzuetan aldiz, egun batzuen ostean jasoko duzu. Aurretik emateko ez da beharrezkoa prokuradorea joatea.
Izapidea doan da.
18/2011, Legea, uztailaren 5ekoa, Justizia Administrazioan Informazio eta Komunikazio teknologien Erabilera Arautzen duenaren 32 bis artikuluak, bulego judizialetan aurrez aurre zein elektronikoki aurkeztutako Apuc Acta ahalordeen erregistro elektronikoaren ezarpena arautzen du.
Ahalordea, bulego judizialetako apud acta ahalordeen erregistro elektronikoaren ziurtagiriaren bitartez egiaztatu daiteke (Zibil prozeduraren 24. artikulua).