Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Zigor Kode berria onartu da eta sei hilabeteren buruan indarrean sartuko da

2010(e)ko uztailaren 30a

Senatuak osoko bilkuran onartu du Zigor Kodearen 10/1995 Legea aldatzen duen Lege Organikoaren egitasmoa, bertan inongo aldaketarik txertatu gabe. Talde Sozialistak, CiUk, CCk, UPNk eta Entesak aldeko botoa eman dute, PP abstenitu egin da eta EAJk aurkako botoa eman du. Zigor Kode berria sei hilabeteren buruan sartuko da indarrean, BOEn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Francisco Caamaño Justizia ministroak Senatuaren aurrean adierazi du Zigor Kodearen erreformaren garrantzia nabarmendu behar dela, "horri esker Espainiak gehiago atzeratu ezin diren nazioarteko hainbat konpromiso bete ahal izango baititu, hala nola, delitu berriak txertatzea, horien artean gizakien salerosketa, organoekin trafikatzea edo sektore pribatuko ustelkeria". Horrez gain, jadanik kodean dauden delitu batzuk aldatu egingo dira, adibidez sexu-delituak, horietan aldaketen helburua babes handiagoa lortzea da, batez ere adingabeentzat eta urrakortasun egoeran dauden gizakientzat.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*