Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Zigor-arloko zuzenbideari buruzko XV. jardunaldiak José María Lidonen omenez

2018(e)ko azaroaren 07a

Bilboko Justizia jauregian egingo dira, ostegun eta ostiralean (azaroak 7 eta 8), Zigor-arloko zuzenbideari buruzko XV. jardunaldiak, José María Lidonen omenez. 

“Zigorren betearazpena” izenburupean, Zigor arloko hainbat adituk hartuko du parte jardunaldietan, eta besteak beste, babes judiziala, zigor-osteko jokabidea, gizartearentzako lanak eta zigorrak etetea izango dute hizpide. 

Justizia Administrazioaren Zuzendari Isabel Gabriel Bellido jardunaldien aurkezpen ekitaldian egongo da; jardunaldiak Bilboko Buenos Aires kaleko Justizia Jauregiaren liburutegian egingo dira (7. solairua).

Jardunaldien arduradunak Josefa Barbarín –Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Ataleko magistratua eta Eider Barrenetxea –Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakaslea- dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*