Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Zertarako balio du azken nahien egiaztagiriak?

2016(e)ko irailaren 12a

Zertarako balio du azken nahien egiaztagiriak?

Azken nahien egiaztagiriak frogatu egiten du pertsonak testamenturik egin duen eta, halakorik egin badu, zein notarioren aurrean egin duen. Orduan, jaraunsleak profesional horrengana joan daitezke eta testamentuaren kopia bat eskatu, oinordetzari lotutako edozein egintza gauzatzeko, adibidez.

790 eredua izeneko inprimakia bete behar da eskaera hori egiteko. Inprimakia doan jaitsi daiteke Justizia Ministerioaren webgunetik; edo honakoetan eska daiteke: Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzetan, Erregistro Zibileko bulegoetan edo Herritarrei Arreta emateko Bulego Nagusian (Madrilen). Euskadin, Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetza Bilbon dago, Elkano kalean (94 424 54 18).

Heriotza data 2009ko apirilaren 2aren ostekoa bada eta heriotza Bake Epaitegi batean inskribatuta ez badago, azken nahien ziurtagiria Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bitartez telematikoki eskatzeko aukera dago.

Eskaera izapidetzeko, 790 ereduaz gainera, hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria ere aurkeztu behar da. Heriotza Euskadin gertatu bada,heriotza-ziurtagiria online eska dezakezu JustiziaEuseko ziurtagiriak online eskatzeko ataletik.

Azken nahien egiaztagiria egiteko 3,78 euroko tasa ordaindu behar da. Banku elektronikoen sistemen bidez ordaindu daiteke tasa hori; bestela, Zerga Agentziarekin lan egiten duen edozein finantza erakunderen bidez. Eskaera Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik izapidetuz gero, ordainketa Administrazioaren Tasak ordaintzeko Zerga Agentziak duen ordainketa sistemaren bitartez telematikoki egin behar da (eskaera-orrian datorren 006 tasa).

Kontuan hartu heriotzaren egunetik 15 egun baliodun igaro behar izan direla eskaera egin ahal izateko. Eskaera aurrez aurre egiten bada, ziurtagiria unean bertan egiten da; bestela, gehienez 10 eguneko epean egingo da.

8 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2019/05/09
Hola María, puedes ponerte en contacto con tu entidad financiera para que te den esa información. Saludos
Maria Yague2019/05/08
Hola Cómo puedo pagar el certificado a través de la banca electronica si no se el IBAN??
Webmaster de JustiziaEus2019/01/07
Hola María Piedad, para saber los plazos exactos te recomiendo que te pongas en contacto directamente con la oficina en la que vayas a hacer la solicitud. Saludos
MARIA PIEDAD CALABOZO RALUY2019/01/05
Egun on, a pesar de que en la noticia pone que hay que esperar 15 días desde la fecha de la defunción para la solicitud correspondiente. ¿Es posible la presentación de la solicitud si realmente se posee el certificado literal de defunción?
Webmaster de JustiziaEus2018/12/14
Muchas gracias por la información A Zorrilla. Hemos procedido a corregir el dato en la noticia. Efectivamente, la tasa que hay que abonar para la expedición del certificado de últimas voluntades ahora es de 3,78 euros. Saludos
A ZORRILLA2018/12/13
La tasa de 3,70 parece equivocada se cobra 3,78 ¬
Webmaster de JustiziaNet2017/02/14
Hola Miren Nekane, la solicitud del certificado de últimas voluntades debes presentarla en las Gerencias Territoriales del Ministerio de Justicia. También puede enviar la solicitud por correo a la siguiente dirección: Registro General de Actos de Última Voluntad, Ministerio de Justicia, Plaza Jacinto Benavente, 3. 28012 - Madrid. Otra opción es hacer la solicitud de manera telemática a través de la sede electrónica del Ministerio de Justicia. Saludos
Miren Nekane Esnal Castresana2017/02/13
Buenos días. Necesito el certificado de últimas voluntades de mi padre. ¿Puedo tramitarlo en el Juzgado de Paz de mi pueblo, Lasarte-Oria? Gracias!

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*