Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Zertan datza nazionalitate-zina?

2021(e)ko abenduaren 15a

Nazionalitate-zina

Espainiako nazionalitatea lortzeko azken urratsa da nazionalitate-zina. Ez da inolako azterketa edo frogarik; izapide honen bidez, eskatzaileak Espainiako legeak onartu eta aurreko nazionalitateari uko egiten dio, baldin eta Espainiakoarekin bateraezina bada (herrialde iberoamerikarretako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako edo Portugaleko nazionalitatea dutenek ez dute zertan uko egin aurreko nazionalitateari Espainiakoa eskuratu dutenean, bi nazionalitateak mantendu baititzakete).

Non egiten da zina?

Nazionalitatea emateko ebazpenean agertzen den helbideari dagokion Erregistro Zibilean egiten da zina. Izapide hau ezin da udalerriko Bake Epaitegian egin, dagokizun Erregistro Zibilera jo behar duzu. Adibidez, Etxebarrin bizi bazara, dagokizun Erregistro Zibila Bilbokoa izango da. Euskadiko udalerrien zerrenda eta dagokien erregistro zibila kontsulta ditzakezu JustiziaEus webgunean.

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Nazionalitatea emateko ebazpenaren atzeko aldean adierazten da zer dokumentazio aurkeztu beharko duzun zin egin ahal izateko dagokion Erregistro Zibilera joaten zarenean.

Edonola ere, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu: jaso duzun ebazpena, egungo erroldatze-txartela, AIZa eta, nazionalitate-eskaera telematikoki egin baduzu, jaiotza-ziurtagiriaren eta ziurtagiri penalaren originalak ere aurkeztu beharko dituzu (eskaera egitean aurkezten dituzunak).

Nola eska dezaket aurretiko hitzordua?

Gogoratu aurretiko hitzordua eskatu beharko duzula Euskadiko Erregistro Zibil batean zin egiteko. Hitzordua eskatzeko, JustiziaEus-eko Aurretiazko zita Zerbitzura jo behar duzu (hitzordu mota: nazionalitate-espedienteak).

Zure Erregistro Zibilarekin izango duzun lehen hitzordua dokumentazioa entregatzeko izango da. Dokumentu guztiak zuzen daudela egiaztatu ondoren, data emango dizute zin egiteko, eta inprimaki bat ere bai, egun horretan behar bezala beteta eraman beharko duzuna.

Zalantzarik?

Nazionalitate-zinari buruzko zalantzarik baduzu, zuzenean jar zaitezke harremanetan, telefonoz edo posta elektronikoz, dagokizun Erregistro Zibileko langileekin. JustiziaEus-en dituzu Euskadiko erregistro zibil guztien harremanetarako datuak

4 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2022/02/08
Hola Stafany: Para temas de plazos tendrá que contactar directamente con el Registro Civil que te corresponda para el trámite de la jura. Tienes los datos de contacto de todos los Registros Civiles de Euskadi en el siguiente apartado de JustiziaEus: https://www.justizia.eus/atencion-al-publico Un saludo
Stefany García2022/02/07
Hola buenas tardes, quisiera saber aproximadamente en cuanto tiempo dan la cita para realizar la jura de nacionalidad una vez ya comprobado que los documentos estan correctos en la primera cita. Gracias
Webmaster de JustiziaEus2021/12/17
Hola Hernando: Al adquirir la nacionalidad española debes manifestar que renuncias a tu nacionalidad anterior salvo si eres nacional de un país iberoamericano, Andorra, Filipinas, Guinea Ecuatorial o Portugal. En ese caso, sí que podrías ostentar ambas nacionalidades. Un saludo
Hernando2021/12/16
Buenas. Soy un ciudadano con más de 15 años de residencia en el país vasco, con padres de doble nacionalidad bajo su tutela. En la fecha, 16 de diciembre de 2021.En el procedimiento de jura, se ha producido un mal entendido, sobre la obtención de la doble nacionalidad. La persona encargada ha redactado en papel, que yo renuncio a mi nacionalidad natal. Me he dirigido a usted lo más rápido posible en busca de ayuda, para saber que hacer y así solucionar el problema. Disculpe las molestias. Un saludo.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*