Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Zabalik dago abokatu izateko 2015eko Sarrera-proban izena emateko epea

2015(e)ko otsailaren 16a

Zabalik dago abokatu izateko 2015eko Sarrera-proban izena emateko epea

2015eko otsailaren 13ko datarekin argitaratu da Agindua BOEn; horren bitartez, abokatu izateko gaitasun probaren 2015eko deialdia iragarri da.

Eskaerak aurkezteko epea, deialdia BOEn argitaratu eta 30 lan-egunekoa da; beraz, azken eguna 2015eko martxoaren 20a izango da (Euskadin, martxoaren 19a jai denez, egun bat beranduago amaituko da epea).

Azterketa, deialdia iragarri eta hiru hilabetera egingo da; seguru aski, 2015eko maiatzaren bigarren hamabostaldiaren bueltan izango da.

Eskaerak aurkezteko

Eskaerak Justizia Ministerioaren erregistro nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehazten diren lekuetan aurkeztuko dira.  Eskabidea posta ziurtatu bidez ere bidali daiteke Justizia

Hautagaiek DNI elektronikoa edo bestelako ziurtagiri digitalik badute, eskaera telematikoki izapidetu ahal izango dute Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoan. 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*