Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Vitoria-Gasteiz: Bulego Judizial Berria duen lehen euskal hiriburua

2014(e)ko martxoaren 14a

Vitoria-Gasteiz: Bulego Judizial Berria duen lehen euskal hiriburua

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzak Bulego Judizial Berria inauguratu dute gaur goizean Gasteizen. Ekitaldian honako pertsona hauek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzaren bozeramale eta Herri Administrazio eta Justizia Sailburu Josu Erkorekak; Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Presidente Juan Luis Ibarrak; Justizia Idazkari Nagusi Joaquín Silguerok; eta Arabako Probintzia Auzitegiko Presidente Mercedes Guerrerok.

Halaber, honako hauek ere bertaratu dira: Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalburu Jesús Izaguirre; Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Idazkari Begoña Basarrate; Gasteizko epaile dekano  Jose Luis Nuñez; Justizia Sailburuorde Ana Agirre; Justizia Administrazioko Zuzendari Jon Uriarte; Justizia Zuzendari Manuel Valín; eta Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kabinete Zuzendari Tatiana González San Sebastián.

BJB

Bulego Judizial Berria antolaketa-eredu berri bat da, Justizia Administrazioa modernizatzeko konpromisoa duena. Modernizazio hori beharrezkoa da, pertsonak eta baliabideak modu optimoan kudeatzeko eta, hartara, herritarrei justizia eraginkor eta efizientea eskaintzea lortu ahal izateko.

Epaitegien antolamendu- eta funtzionamendu-eredua aldatzearekin batera, aldaketa kudeatzeko talde bat, ezarpen-talde bat eta koordinazio- eta hobekuntza-batzorde bat sortu dira. Horiei egokituko zaie langile publikoei errealitate berria eta dagozkien lanak erabat ulertzea eta berenganatzea ahalbidetuko dieten baliabideak eskaintzea.

Antolamendu-egitura berria informazioaren teknologia berriak erabiltzean oinarritzen da, epaileen lana errazteko. Hala, "Justizia.bat" kudeaketa prozesaleko tresna behar prozesal eta antolamendu-behar berrietara egokitu da.

BJB ezartzea EAE-n

EAE Estatuan lehen postuan dago Bulego Judizial Berria ezartzeari dagokionez eta Gasteiz BJB duen lehen hiriburua da; 2010ean Azpeitian, Amurrion, Eibarren, Irunen eta Getxon jarri zen BJB martxan. Urtebete geroago, 2011n, Balmasedan, Bergaran, Durangon, Gernikan eta Tolosan sortu zen. 2014 urte bukaerarako, BJB Barakaldon ezarriko dela aurreikusten da eta, 2015erako, Donostian ezarriko dela aurreikusten da, orobat, azkenik, Bilbon. 

Egitura

Bulego Judizial Berriak oinarrizko bi unitate eskaintzen dizkie justizia-administrazioko langileei:

  • Organo judizialei Zuzenean Laguntzeko Unitate Prozesalak: epaile eta magistratuei zuzenean laguntzen diete beren funtzioak betetzen, ematen diren ebazpenak zehaztasunez eta eraginkortasunez bete daitezen.
  • Zerbitzu Komun Prozesalak: orokorrak (aretora bertaratzea, komunikazio eta espediente judizialen lurralde-artxiboa) edo egikaritzakoak (ebazpen bat egikaritzeko, espediente judizialak jasotzeaz eta izapidetzeaz arduratzen direnak) izan daitezke.

BJB honako printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Hierarkiaren printzipioa: Egitura piramidal berriaren oinarria da eta horretan ezartzen dira mendetasun-harremanak.
  • Funtzio-banaketaren printzipioa: Lana ez da gehiago espediente kopuruaren arabera banatzen BJB osatzen duten pertsonen artean, baizik eta izapideen eta prozedura-faseen arabera. Horrela, taldeko kideek espezializazio-maila handiagoa izatea lortzen da. Dena den, malgutasuna bermatu behar da, antolamendua zerbitzuan sortzen diren beharretara egokitu ahal izateko.
  • Koordinazio-printzipioa: Komunikazio ona lortu nahi da unitateen artean, bikoizketak edo omisioak saihesteko, esleitutako funtzioak betetzean.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*