Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Vera Jourová Txekiako ministroa izango da Europar batzordeko komisario berria

2014(e)ko irailaren 16a

Abokatuen Europako Batzorde Kontseilu Nagusia, Europako Batzordeak herritarren eta Justiziaren interesak babesteko aurkeztu duen taldearen osaketarekin ados agertu da. 

Abokatuek adierazitakoaren arabera, talde berria aurretik zegoena baino hobea da, eta hasiera batean aurreikusita zegoen komisariaren zirriborroa ere hobetu da. Europar Batzordeko presidenteak, Jean-Claude Junckerrek berak, lantaldeak prestakuntza ekonomiko eta diplomatiko sendoa duela azpimarratu du.

Europako erakundearen berrikuntzarik nagusia Lehen Presidenteordetza Sailaren sorrera izan da. Sailburu eta Lehen Presidenteorde,  Araudi, Erakundearteko Harreman, Legezkotasun eta Oinarrizko Eskubideen Kartaren arduradun Frans Timmermans izango da.   Izendapenaren ostean Justizia Saila “Justizia, Genero Berdintasuna eta Kontsumitzaileen Saila” izatera pasako da, eta Vera Jourová Txekiako ministroa izango du buru.

Jourová abokatua da, eta “europar guztientzako lan egingo duela” adierazi du. Horrez gain, Txekiar errepublika “funtsezko jokalaria” eta “adituko den ahots  konstruktiboa” izan dadin saiatuko dela ere adierazi du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*