Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Urtea amaitu aurretik legegintzaldiko erreforma nagusiak onartuko direla iragarri du Catalak

2014(e)ko abenduaren 04a

Rafael Catala Justizia ministroak legegintzaldi honetako erreforma nagusiak urtea amaitu aurretik onartuko direla iragarri du: Prozedura Kriminalaren Legearen eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformak, hain zuzen ere.

Prozedura Kriminalaren Legearen erreformak, prozedura judizialak arintzea eragingo du - makro-prozesuak, bereziki- ; horrez gain prozedura kriminaleko ikerketarako bitartekoak arautuko ditu, hala nola, komunikazioen esku-hartze judizialak -orain arte postaren esku-hartze judiziala bakarrik arautzen zuen.

Catalak adierazitakoaren arabera, prozedura kriminalaren legea erreformatu ezean, Ministerioak esku artean dituen beste berrikuntzek, beste batzuen artean Justiziaren eraberritze teknologikoa, bulego judiziala Espainia osora hedatzea eta justiziako langileen eta Egoitza Judizial Elektronikoaren arteko komunikazioa eskuko telefono bidez egitea  onartzea, ez dute zentzurik.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren Proiektuari dagokionez, berriz,  (Ministroen Kontseilura itzultzeko dago), barruti judizialak mantenduko dituela, baina lana epaitegien artean banatzeko sistema egokituko duela adierazi du. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*