Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Tasen Legeak %20 eta %30 artean murriztu du EAEko eskaera kopurua

2013(e)ko martxoaren 07a

Tasen Legea indarrean jarri zenetik eskaera kopurua %20 eta %30 artean murriztu da euskal epaitegietan. Horixe adierazi du Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak. Fiskala Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartu da aste honetan. Lege horren ezarpenaren ondorioz, euren eskubideak justiziaren aurrean aldarrika ditzaketen herritarren bataz bestekoak behera egin duela kritikatu du Calparsorok.

Gainera, euskal irrati batean egindako adierazpenetan, euskal organo jurisdikzionaletako lan-kargak gora egin duela ohartarazi du. “Batzuetan besteetan baino gehiago” esan du, kalte gehien jasan dutenak zeintzuk izan diren zehaztu gabe.  Krisia dela eta, langile kopurua handitzeko ez dela garairik egokiena, baina antolakuntzan aldaketak egin behar direla adierazi du. “Eraginkortasunez eta behar den moduan erantzuteko aukera izan dezaten”, zehaztu du. 

ETAren jarduera armatua bertan behera gelditu ostean, legearen interpretazioa eta ezarpena “gizartearen errealitatera” egokitzeko ere eskatu du. Iragan astean, Auzitegi Nazionalean epaitu beharrean kasu horiek gertatutako herrietan epaitzeko nahia adierazi zuen. “Garai hartan arrazoizkoa izan zitekeen”, ETAren terrorismoaren aurrean, “epaile eta fiskalak egoera hartatik urruntzeko”, azpimarratu du.

“Arauak aldatzeko” beharra ere azpimarratu du, nahiz eta eskumen hori “parlamentuari dagokion”. Hala ere, epailetzako kideek legedia “ahalik eta modu orekatuenean eta zigor-legeei ahalik eta estuen lotuta” ezarri behar dutela adierazi du, “funtsezko” helburua birgizarteratzea delako. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*