Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

SIMO-k Justiziari zuzendutako pabiloia izango du lehendabizikoz

2012(e)ko abuztuaren 08a

SIMO-k Justiziari zuzendutako pabiloia izango du lehendabizikoz

SIMO, Espainiako informatika eta telekomunikazio arloko azoka nagusiak irailaren 25ean irekiko ditu ateak. Justiziari buruzko pabiloia izango du lehen aldiz azokak. Bertan, EUR-Lex berritua aurkeztuko da. EUR-Lex, bere baitan Europar Batasuneko Legedia eta bestelako dokumentuak jasotzen dituen datu basea da.

Joaquin Silguero Justizia Administrazioko idazkari orokorrak eman du SIMO azokak izango duen berrikuntza honen berri. Azokan pabiloi bat jarriko da herritarrek zerbitzu publiko hau gertutik ezagutu dezaten.

Ildo horretan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) pabiloian bere esparrua izango duela, eta Justizia arloan dituzten proiektuak ezagutzera eman nahi dituzten erkidegoei  ere lekua egingo zaiela adierazi du Silguerok. Erkidego horietako bakoitzak stand berezitua izango du Justizia arloko teknologia proiektuak ezagutzera eman ditzan.

Azoka horretan Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiak, Jabetza-erregistroko Elkargoak, Espainiako Notarioen Elkargoak, eta Espainiako Abokatuen eta Gizarte Graduatuen Kontseilu Nagusiak ere parte hartuko dute.

Azokan Europako Batzordeak EUR-Lex berria aurkeztuko du. Europar Batasuneko dokumentu publiko eta lege testuak bere baitan biltzen dituen “datu base ofizial handiena” da. 
e -Justizia izango da SIMO NETWORK azokako  protagonista.  Bisitariek zerbitzu publiko honen eraginkortasuna eta elkarreragingarritasuna hobetzeko Administrazioak abian jarritako proiektu teknologiko nagusiak ezagutuko dituzte.

Pabiloia Justizia Ministerioak koordinatuko du eta bertara gonbidatu dituzte Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Estatuko Fiskaltza Nagusia eta eskumenak transferituta dituzten erkidegoak. Pabiloiaren helburua herritarrei, profesionalei eta enpresei arlo horretan egindako berrikuntzak ezagutzera ematea da. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*