Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratu ahal izango dute jatorrizko nazionalitatea galdu gabe

2014(e)ko otsailaren 12a

Gobernuak Kode Zibileko 23. artikulua aldatuko duen Lege Aurreproiektua onartu du, sefardiek nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez arinago eskuratu dezaten. Erreformaren ondorioz nazionalitate bikoitza eduki ahal izango dute; hau da, jatorrizkoa ere mantenduko dute.

Gaur egun, sefardiek Espainiako nazionalitatea eskuratzeko  bi aukera hauek dituzte:  Espainian bi urtez bizi izan direla egiaztatu behar dute ( Iberoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako eta Portugaleko nazionalek bezala); edo herritartasun-agiriaren bidez.   Hala ere, bigarren aukera hau gobernuaren esku zegoen. Izan ere, Ministroen Kontseiluak erabakitzen baitzuen norbanako horrek Espainiarekin duen lotura balekoa zen ala ez.

Orain, egoitzaren arabera dagokion Erregistro Zibileko arduradunak –Espainian edo dagokion kontsulatuan- ziurtatuko du eskatzailearen sefardi izaera eta Espainiarekin duen lotura; horretarako, eskatzaileak frogak aurkeztu beharko ditu eta horien balorazioa egingo da. 

Beste batzuen artean, hurrengoak frogak aurkez ditzake: Elkarte Judutarren Espainiako Federazioaren idazkaritza nagusiaren ziurtagiria, eskatzailearen abizenak, bere etxeko hizkuntza, edo kultur elkartearen parte dela egiaztatzen duten bestelako frogak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*