Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

San Josék inauguratu ditu Zigor Zuzenbideko XVI. Jardunaldiak José María Lidón omenez: "Genero indarkeriaren aurreko politika eta praktiken berrikustea"

2019(e)ko azaroaren 07a

San Josék inauguratu ditu Zigor Zuzenbideko XVI. Jardunaldiak José María Lidón omenez:

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék inauguratu ditu Zigor Zuzenbideko XVI. Jardunaldiak José María Lidón omenez. Jardunaldiak Bilboko Justizia Jauregian egingo dira, “genero indarkeriaren aurreko politika eta praktiken berrikustea” aztertzeko helburuz.

Inaugurazioko ekitaldian, José María Lidón magistratuaren irudia goretsi ondoren (ETAk 2001ean eraila) San José sailburuak nabarmendu egin du emakumeen aurkako indarkeria errotik erauztera bideratutako erantzun espezifikoak eta espezializatuak etengabe aztertu, ebaluatu, berrikusi eta egokitzeko premia. “Lan eta Justizia Sailarentzat, egunero hobea eta irmoagoa izango den erantzun bat biktimei eta biziraundakoei eskaintzea lehentasunezko kezka bat da gure jardun exekutiboan, eta indartu egin ditugu Justiziarekin lankidetzan aritzeko zerbitzu guztiak”. Zentzu horretan adierazi duenez, biktimei zuzendutako arreta hobetzea da emakumeen aurkako indarkeriaren arloan Lan eta Justizia Saila lantzen ari den planaren barruan jasotzen diren sei jardun-eremuak gidatzen dituen ardatza. Halako plan baten arrakastaren oinarria –adierazi du– hauxe da: berau garatuko duten pertsonak behar bezala prestatuta eta motibatuta egotea, eta horrexegatik egingo dugu lan Emakumeenganako Indarkeriaren Epaitegietan zerbitzuak ematen dituzten Sailaren menpeko langile guztiekin, biktimei zuzendutako arreta hobetzeko eta eraginkorragoa izateko.

Zigor Zuzenbideko XVI. Jardunaldiak José María Lidónen omenez Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak antolatu dituzte, Arartekorekin eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan, eta hauen zuzendaritzapean ere: EAEANeko presidente Juan Luis Ibarra, Zigor Zuzenbideko katedradun emeritu Adela Asúa eta Arartekoaren Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendari Inmaculada de Miguel.

Inaugurazioko ekitaldira bertaratu direnek José María Lidónen omenez egin den lore-eskaintzan parte hartu dute, Justizia Jauregiaren atrioan, Bizkaiko Entzutegi Probintzialeko Bigarren Sekzioko magistratu eta Deustuko Unibertsitateko zuzenbideko irakasle izandakoaren oroigarri gisa ipinitako plakaren ondoan. José María Lidón ETAko talde terroristak erail zuen 2001eko azaroaren 7an.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*