Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

San Josť sailburuak emakumearen aurkako indarkeriaren arloko Gasteizeko Epaitegiko instalazio berriak inauguratu ditu

2020(e)ko urtarrilaren 31a

San Josť sailburuak emakumearen aurkako indarkeriaren arloko Gasteizeko Epaitegiko instalazio berriak inauguratu ditu

Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Gasteizko Epaitegiko instalazio berrien inaugurazioan, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José pozik agertu da emakumeen segurtasuna eta babesa erabat bermatuko dituzten eta biktimaren eta biktimarioaren arteko harreman zuzena saihestuko duten instalazio berriekin. “Gure asmoa da –adierazi du San José sailburuak– Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Euskadiko Epaitegi guztietako guneak egokitzea, eta 2020ko aurrekontuetan jaso dugu exekuzio-proiektuetarako kontu-saila”.

Sailburuak azaldu duenez, Gasteizko Justizia Jauregian gaur inauguratu diren instalazioak Lan eta Justizia Sailaren Jarduketa Planean, emakumearen aurkako indarkeriaren arloan, jasota dauden neurrietako bat dira, eta emakumearen aurkako indarkeriaren arloko gainerako epaitegietako lanetan egingo diren aldaketa zehatzak ebaluatzeko eta egokitzeko “eredu estandarra edo proiektu pilotua” izango dira.

Inaugurazio-ekitaldian, sailburuaz gainera, izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren lehendakari Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Carmen Adán, Arabako Probintzia Auzitegiaren lehendakari Mercedes Guerrero eta Gasteizko magistratu-epaile dekanoa, José Luis Nuñez.

Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Gasteizko Epaitegiko instalazio berriak Justizia Jauregiko hirugarren solairuan daude, eta gainerako epaitegietatik bereizita.

Epaitegiak 200 m2-tik gora ditu, aurreko azalera % 30ean handitu da, beraz. Instalazioetan bereizita daude biktimentzako, biktimarioentzako eta lekukoentzako itxaroteko eta deklarazioa hartzeko gelak (nahiz eta, beharraren arabera, beste erabilera bat izan dezaketen), eta, gainerako instalazioetan bezala, segurtasun-neurri handiak dituzte, aldeen eta justizia-administrazioko langileen babesa eta bereizketa bermatzeko: kamerak, bideo-atezainak, sarbide-kontrolak eta alarmak.

Zuzkidurei dagokienez, berrikuntza gisa nabarmendu behar da biktimen itxarongelan haurren aldalekua duen komun bat, haurrentzat jolas-eremu txiki bat, telebista eta ur-iturri bat daudela. Horrez gainera, bulegoen eremuan instalatu den officean hozkailua, mikrouhin-labea eta kafe-makina jarri dira.

Instalazio berrietan biktimak, lekukoak eta ikertuak jendearentzako eskailera-igogailuen eremutik, eraikineko patioaren perimetroko pasillotik, sartuko dira; eta inputatu atxilotuak, berriz, ertzainek lagunduta, langileentzako igogailu batetik sartuko dira.

Justizia Jauregiaren barruan Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia beste kokapen batean jarri da programa funtzionalari erantzuna emateko egokiagoa delako eta biktimak eta lekukoak beste epaitegi batzuetara joaten diren pertsonengandik bereizteko eta aldentzeko, egoera psikologiko ahulean daudela eta bigarren biktimizazioaren arriskua saihestu behar dela kontuan hartuta.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*