Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Prozeduraren fase guztietan genero indarkeriaren biktimen deklaraziorako Jardunbide egokien gidaliburua argitaratu du Behatokiak

2018(e)ko azaroaren 15a

Etxeko eta Genero indarkeriaren aurkako Behatokiaren Aholkulari Aditu Taldeak, prozeduraren fase guztietan (instrukzioa, epaiketa eta epaiaren betearazpena) biktimen deklarazioak jasotzeari eta deklarazioetan parte-hartzeari buruzko Jardunbide judizial egokien gidaliburua argitaratu du. 

Testuan, genero indarkeria delituen biktimek egiten duten ibilbide prozesala zehatz-mehatz aztertzen da, galdeketan agertu daitezkeen gai guztiak azaltzen dira, eta biktimei euren eskubideei buruzko informazioa emateko modua zehazten da; baita orokorrean Justizia Administrazioaren baitan egin behar zaien harrera ere. Une horietako bakoitzerako proposamenak egiten dira, “lagunduta daudela, eta gure araudiaren babesa eta ulermena dutela antzeman dezaten” –azaldu du Auzitegi Nagusiaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesek-.

Gomendioak osatzeko aintzat hartu dira Biktimaren Estatutu Juridikoaren Legea, Istanbuleko akordioa eta Auzitegi Gorenaren doktrina.

  • Genero indarkeriaren biktimen deklaraziorako Jardunbide egokien gidaliburuari buruzko informazio gehiago, Botere Judizialaren web atarian aurkituko duzu.  


 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*