Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Otsailak 10, Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online ikastaroan automatrikula egiteko azken eguna

2021(e)ko otsailaren 01a

Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa

Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroa Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenei eta justizia administrazioan lan esperientzia ez dutenei bideratuta dago.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da.
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, otsailaren 10ean itxiko da, 08:00etan.
  4. Otsailaren 12an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa otsailaren 12an hasiko da, 16:00etan, eta martxoaren 8an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, martxoaren 8tik (16:00etan) 15era bitartean (goizeko 8ak), ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaEus2021/02/25
Hola, Lucero. Te recomiendo que contactes directamente con el personal que se encarga de la organización de las Bolsas para resolver todas tus dudas, llamando a los números 945 01 93 86 / 945 01 94 17 o enviando un correo electrónico a la siguiente dirección: r-humanos@euskadi.eus
LUCERO DEL PILAR REYNA TORRES2021/02/24
Buenos dias, estoy incluida dentro de las lista de Tramitación y de Auxilio y estoy realizando los cursos de Penal y Civil, ha aprobado el primer ejercicio de Tramitación de ésta última convocatoria. Les escribo para comentarles que no me he podido enterar del curso de organización, que por lo visto era esencial, yo les pregunto que si por alguna razón se podría volver a abrir el plazo para la inscripción a las personas que como yo no no hemos podido hacer? Muchas gracias

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*