Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Orekaon B: euskara ikasi eta hobetzeko bidea

2015(e)ko otsailaren 26a

Orekaon B

Orekaon B Orekaon proiektuaren ikastaroetako bat da. Orekaon proiektuaren barruan bi ikastaro eman dira orain arte: Orekaon A eta Orekaon B. Momentu honetan Orekaon Cik astaroa prestatzen ari gara, eta, ondo bidean, aurtengo udaberrian eskainiko dugu.

Ikastaro horiek ezaugarri nagusi dute lineakoak izatea, nahiz eta aurrez aurreko saioak ere izaten diren.

2013. urtean emandako Orekaon A ikastaroari eman dio jarraipena Orekaon Bk. 2014ko urrian, azaroan eta abenduan eskaini genuen Orekaon B, eta honako helburu nagusi hau izan zuen: eguneroko lanean erabiltzen diren hainbat komunikazio- eta gramatika- kontzeptu lantzea. Ikastaro hori batez ere 2. HE dutenei eskaini zaie, nahiz eta maila horretatik aurrerakoei ere parte hartzeko aukera eman zaien, hala nola 3. eta 4. HE dutenei.

Hainbat datu

Datu kuantitatibo zein kualitatibo nabarmenak emango ditugu segidan:

  • Parte-hartzaileak: 47.
  • Amaitu dutenak: 38 (%80).
  • Gainditu dutenak: 38 (% 80).

Bestetik, hona hemen amaieran egindako gogo betetzeko inkestatik ateratako hainbat datu:

  • Inkesta egindakoak: 34(% 90).
  • Ia-iaez da arazo teknikorik izan, Justiziagela erabili dutenean. Horrez gainera, ikastaroaren ibilbidea argia izan dela diote inkesta egin dutenek.
  • Inkesta egin dutenen esanetan, ikastaroaren helburuak bete dira (95 %).
  • Nabarmen da ikastaroa lanean zein lanetik kanpo egiten dutela (63 %).
  • Ikastaroan landutakoak lanean euskara erabiltzen lagunduko diela da iritzi nagusia (88%).
  • Lineako azalpenak eta jarduera ere egokiak izan direla diote (95 %).
  • Tutoretza eta aurrez aurreko irakaleen lana ere oso egokitzat jo dute inkestatuek (95%).

 

Balioetsi onlinen emandako prestakuntza

Nahiz eta balioespena guztiz positiboa izan, badago oraindik zer hobetua:

Bi ikastaro horiek erakutsi digute gauzak etengabe aldatu behar direla hobetze aldera. Hori dela eta, oso kontuan hartzen dugu ikasleen iritzia: ariketa kopuruari eta tamainari buruz, ahozkoa zein idatzizkoa lantzerari buruz, jorratu beharreko gaiei buruz...

Iritziak iritzi, ikastaro mota horiek euskararen ezagutzan zein erabileran lagungarri izan daitezkeelakoan gaude. Zentzu horretanaurtengo udaberrian Orekaon C modulua abian jarri nahiko genuke. Dena den, ikastaroa prest dagoenean ohiko informazio-iturrietatik emango dugu horren berri.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*