Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Orain eskaintzak etxetik egin ditzakezu

2016(e)ko urriaren 28a

Orain eskaintzak etxetik egin ditzakezu

Online enkanteak abian dira Euskadin.

Duela hilabete batzuk enkante judizialetan zure etxetik parte har dezakezu; izan ere, orain elektronikoki egiten dira BOEren Enkante Judizialen Atari bakarrean, eta ez epaitegietan.

JustiziaNet-en, Euskadiko ondasunen hurrengo enkanteei buruzko informazio guztia eskuratu dezakezu. 

Online enkante batean parte hartu nahi baduzu, ziurtagiri elektronikoaren bitartez BOEren Enkante Judizialen Atari Bakarrean izena eman behar duzu. Interesatzen zaizun ondasuna aurkitu ondoren, enkantearen baldintzak onartzeko aitorpena sinatu behar duzu, eta ondoren dagokion kontsignazioa egin behar duzu (gordailua).  Une horretatik aurrera, diru-eskaintzak etxetik egin ditzakezu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*