Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Oniritzia Kapital Sozietateei buruzko Legeari

2010(e)ko uztailaren 30a

Gobernuak oniritzia eman dio Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Errege Dekretu bati; horrela, mota horretako Espainiako sozietateen araudi erregulatzaile guztia bateratuta gelditzen da testu bakarrean, eta alor horretako segurtasun juridikoa indartzen da.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan indarrean egongo den Lege berri horrek merkataritzako sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legean ezarritako Gorte Nagusien mandatuari erantzuten dio. Lege horrek hamabi hilabeteko epea ezartzen du, 2009ko uztailaren 4an indarrean jarri zenetik hasita, testu bakarrean bategiteko lehen lau arauditan jasota zegoen araudia.

Era horretara Kapital Sozietateei buruzko lege berriak sozietate anonimoei, erantzukizun mugatuko sozietateei, sozietate anonimo kotizatuei eta akzio bidezko komanditako sozietateei buruzko araudia jasotzen du.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*