Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Notariotzek bi alderdiek adostutako ezkontza eta dibortzioak gauzatu ahalko dituzte

2014(e)ko abuztuaren 06a

Bikote bat

Pasa den ostiralean onetsitako Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen proiektuak hala xedatzen du. Elizatik ezkondu ahal izateaz gain, orain posible izango da notarioaren aurrean ezkontzea, bai Udaletxeetan eta bai Erregistro Zibiletan. Era berean, elkarrekin adostu ostean banandu edo dibortziatu nahi duten pertsonek epaitegira zein notariotzara jo ahalko dute, betiere tartean adin txikiko seme-alabarik edo pertsona ezgairik ez bada.

Dena den, ezkondu ahal izateko ahaidetasuna oztopoa den kasuetan epaitegiek emango dute dispentsa. Horrez gain, guraso-ahala zehaztuko dute eta ezkontideen irabazpidezko ondasunen banaketatik eratorritako desadostasunak konponduko dituzte.

Horrela, lege-proiektu honek epaitegi bateko magistratuak edo idazkariak bideratutako espedienteen eta notarioen edo erregistratzaileen eskuetan geratzen direnen arteko bereizketa egiten du. Horrez gain, horietariko asko justizia-egoitza batean abokatua eta prokuradorea bertan izan gabe egitea ahalbidetzen du.

Legeak xedatutakoaren arabera, fiskaltzak adin txikikoen eta  jarduteko gaitasuna ebazpen judizial bidez aldatuta daukaten pertsonen auzietan esku hartu beharko du, baita interes publikoak hala eskatzen duenetan ere. Doako justiziaren onuradun diren pertsonek % 80ko hobaria izango dute notarioen eta erregistratzaileen bidezko espediente horietan.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*